Aitor Esteban bigarren aldiz batzartu da Felipe VI.arekin Zarzuela Jauregian

Bilerak berrogei minutuko iraupena izan du.
Aitor Esteban bigarren aldiz batzartu da Felipe VI.arekin Zarzuela Jauregian
28 Urtarrila | Kongresua

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramailea, bigarren aldiz batzartu da gaur Felipe VI.arekin Zarzuela Jauregian.

Bilera 17:00etan hasi da, berrogei minutuko iraupena izan du eta erregeak Espainiako alderdi politikoetako ordezkariekin egiten duen bigarren kontsulta errondaren markoan egin da Espainiako Gobernurako presidenterako hautagaia proposatzea helburu.

PARTEKATU