Donibane Garazin bizi da, bere haurtzaroa Baionan pasatu du. 62 urte ditu. Donibane Garazin, lantegi bat kudeatzen du. Pako Arizmendi, EAJ-PNBen 2006an sartu da. Baxe-Nafarroa-Xiberoko Herri Biltzarraren presidente eta Donibane Garaziko zinegotzia edo Herri Kontseilaria egona da ere.
Pako Arizmendi, Ipar Buru Batzar arraberritu baten presidentea izanen da. Iparralde mailako exekutiboaren %80a burukide berriak ukanen ditu. IBBko burukide berriak izanen dira:
-Itziar Aizpuru, Hendaiarra, kolegio baten zuzendaria
-Marielle Aurnague, Uharte Garaztarra, abokata eta herri kontseilari
-Itxaro Bethart, Irulegitarra, lantegiburu
-Jon Dominguez, Hendaiarra, lantegi zuzendaritza baten kide
-Philippe Duhalde, Mauletarra, bere gain langile
-Txaro Goikolea, Angeluarra, IBBko presidente ohia
-Iñaki Ibarloza, Ziburutarra, erretretan, herri kontseilaria
-Laurent Marlin, Baionakoa, bere gain langile
-Kauldi Samoreau, Donibane Lohitzundarra, bere gain langile