EAJ-PNVk gaur ospatu dituen Herrialde Batzarretako emaitzek perfilatuko dute hurrengo Euzkadi Buru Batzarraren osaketa

Joseba Aurrekoetxea, Koldo Mediavilla, Mikel Burzako, María Esther Furundarena, Mireia Zarate, Kepa Aldama, María Eugenia Arrizabalaga eta Iñaki Txueka EBBren burukide aukeratuak izango dira EAJ-PNVk Iruñean egingo duen Batzar Nagusian
EAJ-PNVk gaur ospatu dituen Herrialde Batzarretako emaitzek perfilatuko dute hurrengo Euzkadi Buru Batzarraren osaketa
23 Urtarrila | EBB

Herrialde bakoitzeko presidentea aukeratzeaz gain, EAJ-PNVk gaur ospatu dituen bost Herrialde Batzarrek balio izan dute hurrengo Euzkadi Buru Batzarra osatuko duten zortzi alderdikideak nortzuk izango diren jakiteko. Uri Batzarretan bigarren hautespen aldia eginda, gaur Herrialde mailan egin diren batzarrek hurrengo Euskadi Buru Batzarra osatu ahalko duten pertsonak aukeratu dituzte. Zortzi pertsona izango dira eta bigarren hautespen aldia eta gaurkoa amaituta, beharrezko ezarri den gehiengoa lortu dute EAJ-PNVk otsailaren 13 eta 14an Iruñean ospatuko duen Batzar Nagusian egingo den aukeraketara begira. Pertsona hauek izango dira Koldo Mediavilla, Joseba Aurrekoetxea, Mikel Burzako, Ana Esther Furundarena eta Mireia Zarate bizkaitarrak; María Eugenia Arrizabalaga eta Iñaki Txueka gipuzkoarrak; eta Kepa Aldama arabarra. Zortzi alderdikide hauek izan dira Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko Herrialde Batzarrek aukeratu dituztenak. Gipuzkoako Batzarrak aukeratu ditu Joseba Aurrekoetxea, Koldo Mediavilla, Mireia Zarate, María Eugenia Arrizabalaga, Iñaki Txueka, Edurne Egaña, Garbiñe Mendizabal eta Luke Uribe-Etxebarria. Aberri Batzarreko ordezkariek botoa emateko aginduzko manamendua dutela gogoan, azken hautagai hauek ez dute EBBren burukide izateko behar duten gehiengoa lortu. Batzar Nagusiaren markoan ospatuko den Aberri Batzarra osatuko dute Bizkaiko 38 ordezkariek, Gipuzkoako 19 ordezkariek, Arabako 18 ordezkariek, Nafarroako 15ek, Iparraldeko 5ek eta Euzkadiz kanpoko erakundeetako 5 ordezkariek.

Hurrengo Euzkadi Buru Batzarra osatuko dute, era berean, Itxaso Atutxak, Joseba Egibarrek, José Antonio Susok, Unai Hualdek eta Pako Arizmendik, hurrenez hurren BBB, GBB, ABB eta IBBren presidente izendatuak izan direllako. Halaber, Andoni Ortuzar izango da EAJ-PNVren EBBren presidenterako egongo den hautagai bakarra.

PARTEKATU