Unai Hualde aukeratu dute aho batez Nafarroako EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren lehendakari

EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren lehendakari aukeratu du Unai Hualde Iglesias. Aurrerantzean , Hualdek barne kargu hau bateragarri egingo du Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren lehen presidente orde gisa duen karguarekin.
Unai Hualde aukeratu dute aho batez Nafarroako EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren lehendakari
23 Urtarrila | Nafarroa

Hualde barne karguaz jabetu da "garai latz hauetan politikagintza humanizatzeko" konpromiso irmoarekin  "pertsona gogoan burutuko dugu gure jardun politiko osoa".

Nafarroako EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak gaur, urtarrilak 23, Nafarroako hiriburuan ospatu den Herrialde Batzarrean  Unai Hualde Iglesias aukeratu du NBBren lehendakari. Hualdek barne erantzukizuna uztartuko  du Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren lehen presidente orde gisa duen karguarekin.

Talde jeltzaleak foru erkidego osoan dituen uri batzar guztietan eman den ahobatekotasunak ahalbidetu du Unai Hualldek Nafarroako EAJren lehendakari berria izatea. Altsasu, Arantza, Auritz-Burguete, Baztan, Estella-Lizarra, Etxarri Aranatz, Iruñea, Lesaka, Tafalla, Tudela, Huarte, Zizur Nagusia, Viana, Igantzi eta Egüéseko Uri Erakundeek barne prozesuko lehen hautespen alditik Hualde proposatu zuten barne erantzukizunerako hautagai bakar gisa . Horrek berez bihurtu zuen Hualde Nafarroako jeltzaleen  buru.

Alderdiak barne hauteskunde prozesu hau abenduaren 22tik  urtarrilaren 20ra bitartean egin zuen. Prozesu berean Napar Buru Batzarraren hamar burukide, Arabako Herrialde Epaimahaiko hiru kide eta Aberri Batzarrean Nafarroako ordezkari izateko hamaika ordezkari titular eta bost ordezko aukeratu dira.  Barne hauteskunde prozesu hau Nafarroako Herrialde Batzarrean amaitu da, toki horiek betetzeko pertsonak aukeratu direlarik. Hualde, lehendakarirako hautagai bakarra izan denez geroztik, ez da bozketarik egin eta besterik gabe aldarrikatu dute Nafarroako erakundeak 1985etik aurrera izan duen seigarren lehendakari gisa.

Halaber, batzarrak hurrengo lau urteotan bidelagun izango dituen burukideak aukeratu ditu. Hauek dira: Peio Aierdi, Amaia Arrizabalaga, Josean Beloki, Xabier Bergara, Miren Erro, Ricardo Gomez de Segura, Javier Ollo, Iban Prado de Etxepeteleku, Blanca Regulez eta Juana Mari Villanueva.

Unai Hualdek 39 urte ditu, Altsasukoa da eta bertako alkate izandakoa da. Foru Erkidegoko alderdikideen %90etik  gorako babesa jaso du. Hualde karguaz jabetu da "garai latz hauetan politikagintza humanizatzeko asmo irmoarekin, pertsona gogoan burutuko dugu gure jardun politiko osoa" . Hualdek ondo ezagutzen du udal esparrua, Nafarroako Parlamenturako jauzia eman baino lehen, zinegotzi eta alkate izan baitzen. NBBren barne erakundean ere, Idazkaria izan zen Lehendakari izan baino lehen.

Udal ikuspegian oinarrituta eta une honetan Foru Parlamentuan dagoela, gauzak oso argi ditu Hualdek: "Nafar emakume eta gizonek gaurkoan nahi dute politika bestela egiteko modu bat, era integratzaileagoa, gizatiarragoa eta parte hartzaileagoa, hurbilagoa, besteei entzuteko eta hobetzeko helburua  gogotik kendu gabe" .

Bere jarduera politikoaren ildo beretik, Hualdek argi dauka Parlamentuko lanean eta kanpoan ere "Ongizate Estatuaren zutabeak, gizarte politikak eta Nafarroako herrialde kohesioa" indartu behar direla.

Nafarroako hiritarrak  jardun politikoaren helburu

Zentzu honetan, NBBren lehendakari berriak irmotasun osoz ekin nahi dio nafar hiritargoak helburu izango duten politika burutzeari: "ezin ditugu ahaztu gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsona guztiak, ezin ditugu langabeak ahaztu, oinarrizko baliabiderik ez duten pertsonak edo  krisiaren eraginez enpresako ateak itxi beharrean aurkitzen diren enpresari txiki eta ertainak" .

Hualdek azpimarratu nahi du Nafarroako EAJ-PNV herri honekin konpromisoa hartu duen alderdia dela, Beratik Corteseraino, eta herritarren eta beren beharrizanen ondoan egon nahi duela; esperientzia dauka eta eraginkortasunez lan egiteko gaitasuna duela erakutsi du .

“Hasitako bide honetatik segituko dugu Nafarroan lortu dugun aldaketa finkatzeko, kudeaketa politikoak hobeto funtziona dezan, erakundeen barruan eta erakundeetatik kanpo, pertsona hartuta gure jardun politikoaren ardatz gisa" esan du EAJ-PNVren NBBren lehendakariak.

Hauteskunde hauek EAJ-PNV osatzen duten exekutibak aukeratzeko egin den barne prozesuaren baitan egin dira (EBB eta Herrialde Buru Batzar guztiak). Manu Ayerdik, Nafarroako NBBren lehendakari ohiak, kargua utzi behar izan zuen Foru Gobernuan sartu zenean eta, Alderdiaren estatutuek aurreikusten dutenez, kargu horiek biak bateraezinak direla gogoan, ordutik aurrera eta orain arte Unai Hualde ,ordura arteko Idazkaria, izan da Nafarroako Herrialde Batzarraren baimenez, NBBren funtzioko lehendakari eginkizunak bete dituena.

EAJ-PNVren NBBren lehendakari berriaren profila: Unai Hualde

Unai Hualde (1976-7-25) Nafarroa Bai taldearekin Altsasuko alkate izan zen 2007-2011 legealdian. Gaur egun Geroa Bai taldeko legebiltzarkidea da eta Mahaiko lehen presidente ordea. Uztailetik aurrera NBBren funtzioko lehendakaria izan da Manu Ayerdiren ordez.  1999 urtean EAJ-PNVren alderdikide egin zen eta 2004tik aurrera izan da NBBren burukide. Zuzenbidean lizentziatua da eta Zuzenbide Publikoaren esparruan lan egin izan du aholkulari juridiko gisa.

Hualde aho batez proposatu dute   Altsasu, Arantza, Auritz-Burguete, Baztan, Estella-Lizarra, Etxarri, Pamplona, Lesaka, Tafalla, Tudela, Huarte, Zizur Nagusia, Egüés, Viana eta Igantziko Uri Erakundeek.

1985 urtetik aurrera Nafarroako Herrialde Erakundeak daukan seigarren presidentea da (EAren eszisioaz geroztik). Nafarroako EAJren lehendakariak izan dira  Carlos Clavería, Vicente Arocena, José Antonio Urbiola, José Ángel Agirrebengoa eta Manu Ayerdi.

 ‘Batasuna eta Indarra’ agiria

Herrialde Batzar berean aztertu dira  ‘Batasuna eta Indarra’  agiri politikoa eta EAJ-PNVren Aberri Estatutuak aldarazteko proposamena.

Izan ere, EAJ-PNVk laster ospatuko du prozesu honen gailurra izango den Batzar Nagusia. Otsailaren 13 eta 14an Euzko Alderdi Jeltzaleak bere VII. Batzar Nagusia egingo  du  sinbolismo handia izango duen batzarrean,1977an Iruñean ospatu zen Batzarra gogoratuko baitu,klandestinitatetik ateratzeko orduan egin zena,alegia. Orduko batzarraren goiburua `Batasuna eta Indarra´ izan zen,horregatik aukeratu da,hain zuzen, aurtengo prozesuan onetsiko den agiriaren izenbururako.

(Argazkia: Europa Press)

 

PARTEKATU