Aitor Esteban: “EAJk ez du marra gorririk jarri inolako negoziaziotan”

Pablo Iglesiasek PSOEri egin dion eskaintzaren aurrean, EAJk talde politiko guztiekin inolako baldintzarik jarri gabe hitz egiteko borondatea berretsi du baina Podemosen buruaren moldeak kritikatu ditu : “gauzak ez dira horrela egiten”
Aitor Esteban: “EAJk ez du marra gorririk jarri inolako negoziaziotan” IKUSI BIDEOA
22 Urtarrila | Kongresua

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaurkoan baieztatu duenez “EAJ-PNVk ez du baldintzarik edo marra gorririk jarri inolako negoziaziotan, orain arte ez baita negoziaketarik egon”.

Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Estebanek zera azpimarratu du “guk ez dugu marra gorririk jartzen, marra gorriak ez direlako onak negoziaketak toki onera hel daitezen”. Zentzu honetan bozeramaile jeltzaleak konfirmatu du “harremanak, elkarrizketak" egon badaudela EAJren eta gainerako talde politikoen artean, Ciudadanos taldearekin izan ezik, baina argi esan du ez dela ezer zehaztu: “ Orain arte alderdi handiek ez dute mahai gainean jarri inolako Gobernu eskemarik, eta egin behar dutena da  argi eta garbi azaltzea zer egitasmo dauden eta  gobernatzeko zer nolako eredu planteatu nahi den. Ordezkaritzarik handiena duten alderdiak ados badaude, ezer zehazten badute eta aurkezten badigute, gu hitz egiteko prest gaude, denekin hitz egiteko, betidanik egin izan dugun moduan".

Podemos taldeko buruak, Pablo Iglesiasek, Pedro Sanchezekin Gobernua eratzeko egin duen eskaintzaz, Estebanek zera adierazi nahi izan du “gauzak ez dira horrela egiten, ez da egia lehenengo eta behin asmo hori Erregeari azaldu behar zaionik eta gero negoziaketan hasi behar denik. Ez dakit esperientzia faltagatik den, baina ez dut uste horregatik denik, baina Pablo Iglesiasek egin dituen eskakizunek  gehiago pentsarazten digute PSOErekiko akordioak blokeatzera bideratuta daudela. Gu ez  gara molde horiekin eta Pablo Iglesiasek hasitako prozesuarekin identifikatzen”.

“Azken urte hauetan Rajoyrekin bizi izandakoa ez da oso baikorra izan oposizioarekin ez delako ezertarako kontatu, ez da keinurik egon, zapalgailua pasatu du eta orain ezin du aliantzarik bilatu; diskurtsoa  goitik behera aldatu beharko luke oso denbora laburrean, horregatik ikusten dugu hain zail Rajoy babestea. Pedro Sánchezekin ikusiko dugu zer egitasmo eta zer nolako proposamenak planteatzen dituen” amaitu du.

PARTEKATU