Legarda: “Euskadira abiadura handia iristea ezin da gehiago atzeratu, Europarekin komunikazio egokia nahi badugu"

Diputatuen Kongresurako arabar hautagaiak gaur goizean azpimarratu duenez, azken legealdi honetan "Alderdi Popularra Arabaz , bere azpiegiturez eta arabar herrialdea eguneratzeaz ahaztu da”

Legarda: “Euskadira abiadura handia  iristea ezin da gehiago atzeratu, Europarekin komunikazio egokia nahi badugu 16Abendua 16 |
Araba

PARTEKATU

Diputatuen Kongresurako arabar hautagai Mikel Legardak gaur goizean azpimarratu du abiadura handia premia osoz ekarri behar dela Arabara eta Euskadira, herrialdearen garapenean daukan garrantziagatik. "

“Euzko Alderdi Jeltzaleak abiadura handiko trena 2019an Euskadira heltzeko konpromisoa lortu du aurten Estatuko Gobernuarengandik. Orain derrigorrezkoa da Gasteizen duintasunez sartzea. Aukera daukagu abiadura handia, Intercitys eta Gasteizko garraio urbanoa lotzeko. Estrategikoa da Arabaren garapen ekonomikoarentzat. Ezin dugu gehiago itxaron. Ezin dugu galdu aukera hau. Ulertezina bada ere, Araba eta Euskadi, orain arte, abiadura handiaren azken tokian geratu da, Europarekiko konexio atlantikorako giltzarria gu garela kontuan hartu gabe. Euskadi Europarekin eta, ondorioz, mundu osoarekin,  behar bezala konektatzea exijituko dugu. EAJri esker gaude gauden tokian. Estatua derrigortu behar izan dugu gutaz ahaztu ez dadin. Abiadura handiko trena 2019 urtean Gasteizera iristeak turismoa eta kongresuak ekarriko ditu hiriburura. Hala gertatu da abiadura handia heldu den hiri guztietan. Eta horrela ere gertatuko da arabar hiriburuan ere, gu guztion lan eta esfortzuari esker", azpimarratu du Legardak.

Ana Oregi, Ingurumen eta Herrialdearen Garapenerako Sailburua, eta Andoni Oregi, Herrialdearen Planifikazio eta Garraio sailburuordea ondoan izan dituela, hautagai jeltzaleak salatu du PP azken legealdi honetan Arabaz ahaztu dela. "Ez dago garapenik, ez integrazio sozialik ez territorialik, ezta herritarren bizitza kalitaterik ere, era guztietako azpiegituren oinarri irmo eta zabalaren gainean eraikitako gizartetik kanpo. Azpiegitura iraunkorrak eta jasangarriak behar dira ingurumen aldetik ere. Euzko Alderdi Jeltzaleak bere jarduera politikoa helburu horrekin garatu izan du, euskal eskuduntza esparruan zein beste erakundeen jokaeraren mende dagoenetan. Alderdi Popularra Arabaz ahaztu da, gure azpiegiturez, arabar herrialdea eguneratzeaz ahaztu da. Garraio azpiegiturak ezin dira erabili truke politikarako moneta gisa edo nolabaiteko autonomiagatik konpentsatzeko. Horregatik, Madrilera joango gara Estatuak bere konpromiso guztiak betetzea exijitzeko”, azpimarratu du Legardak.

Almudena Otaolarekin, Senaturako Arabako hautagaiarekin, Mikel Legardak gaurkoan aurkeztu ditu A-20az geroztik azpiegitura alorrean Madrilera eramango dituen proposamenak. "Arasur-Jundiz ardatza bultzatzea defendatuko dugu, Forondako aireportuarekin, aukera onena izango baita merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko orduan. Proposamen zehatzak diseinatu ditugu horretarako.Jundizen, merkantzietarako geltoki intermodala eraikitzea aurreikusi dugu, tren bidezko autobidea izan dadin, Frantziara egiten ditugun esportazioetarako oinarrizkoa. Arasurren, tren bidezko lotunea eta autobide sarearekin lotzea. Horren arabera, A-1 eta A-68 autobideen transferentzia eskatzen segituko dugu. Eta Forondan, egunean 24 ordutan irekitzea eskatzen segituko dugu, aduana berreskuratzea, merkantzien garraio sektorea indartzea,  bidaiarien garraioa berreskuratzea eta aeronautika parke industriala eraikitzea " azpimarratu du.

Interesatu Zaitez