Euskal Taldea Greziaren erreskatearen alde dago, baina PPri leporatu dio hauteskunde xedeetarako erabiltzen duela eta ardura eta konpromisoa eskatu ditu

Euskal Taldeko bozeramaile ekonomikoak, Pedro Azpiazuk, Greziako arduradunei, Europako erakundeei eta NDFri eskatu die “ahal den ardura eta seriotasun handiena izateko, eta malgutasunez jokatzeko, Greziako kasua ondo amaitu dadin”
Euskal Taldea Greziaren erreskatearen alde dago, baina PPri leporatu dio hauteskunde xedeetarako erabiltzen duela eta ardura eta konpromisoa eskatu ditu IKUSI BIDEOA
18
Abuztua
2015
Kongresua
PARTEKATU
18 Abuztua 2015 | Kongresua

Legebiltzarreko EAJ-PNV Euskal Taldeak berriz adierazi du gaur, Greziaren erreskatearen alde dagoela, baina gero gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak eta Talde Popularrak Legebiltzarrean adostutako prozedura.Zera gogoratu du:“erabakia ez da nahitaez Diputatuen Kongresuan berretsi behar, ez da beharrezkoa”.Uztailean gai berari buruzko eztabaida egin zen, eta horri lotuta adierazi du “Gobernuko presidentea pozik egoteko egin dela osoko bilkura hau”.Ondoren hauxe erantsi du:“hauteskunde xedea duen egintza da batez ere, Alderdi Popularraren publierreportaia; benetan ez da behar Greziaren erreskatean laguntzea”.

Nolanahi ere, Euskal Taldeko bozeramaile ekonomikoaren esanetan:“orain daukagun informazioarekin Euskal Taldeak ez du zalantzarik.Behar den ahalegina egitearen alde gaude, Grezia Euroan egotea nahi dugulako eta Europa sendoagoa eta europazaleagoa izatea nahi dugulako”.Gainera “denok egin behar dugu zerbait egoera konpontzeko; saiatu beharra daukagu behintzat”.Horregatik, “hirugarren erreskatearen bidez arazoa behin betiko konpondu dadin”, Greziako arduradunei, Europako erakundeei eta NDFri eskatu die “ahal den ardura eta konpromiso handiena izateko, eta behar den malgu jokatzeko”.Zera ohartarazi du:“Greziaren etorkizuna dago kolokan, baita Europar Batasunarena berarena ere”.

Hitz egitean Azpiazuk gogoratu du Greziaren arazoari buruz egin zen osoko bilkuran, uztailekoan, Euskal Taldeko Aitor Esteban bozeramailea kritiko agertu zela Europako erakundeen zereginarekin:“Greziako arduradunei berme, neurri eta berrikuntza gehiegi eskatu zaizkie”.Greziako arduradunak ere kritikatu zituen, Euskal Taldearen ustez askotan horien jarrera eta portaera “ulertezina” izan baitzen.

Dena den, diputatu jeltzaleak onartu du “hartzekodunek eta Finantzen ministro berriak egindako negoziazioak zuhurtziaz eta seriotasunez egin direla”; halaber, “positibotzat” jo ditu Troikak emandako aurrerapauso batzuk, EMEk zabaldutakoak.Azpiazuren esanetan:“malgutasun hori positiboa da, baina agian malgutasun handiagoa behar izango da”.

Azkenik, Azpiazuk aitortu du “greziarrek ez dutela bide erraza izan, eta aurrerantzean ere ez dutela bide errazik izango”.Baina gogoratu du “greziarrek onartu dutela erreskate hau, ordainean eskatu zaiena gorabehera; beraz, ez ditugu guk jarriko eragozpenak”.Aditu batzuek Grezia eurotik irten beharko litzatekeela uste dutela adierazi du; eta, ondoren, Azpiazuk Espainiako Gobernuari zintzo jokatzeko eskatu dio, eta erreskateak huts egingo duen argitzeko.Zera ohartarazi du:“Herritarrei dirua eta sakrifizioak eskatzea, gero ezertarako balio izango ez badu, arduragabekeria litzateke; benetan espero dugu Espainiako Gobernuak parlamentuaren babesa ez erabiltzea gerta daitekeen porrotean parte hartzeko”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ