Aitor Estebanek legegintzaldia agortutzat jo du eta Euskadirentzat "tinte berezia" izango duten hauteskundeak albait arinen deitzea eskatu du

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Onda Vasca irratiko mikrofonoen aurrean kritikatu du Rajoy-k azken asteotan eginiko kudeaketa lana. "Giroa nahasten aritu izan da eta gu guztiok zorabiatu eta nahastu gaitu azkenean" deitoratu du.
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, onda vasca, leg
29
Ekaina
2015
Kongresua
PARTEKATU
29 Ekaina 2015 | Kongresua

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu du Legegintzaldia "agortuta" dagoela eta Euskadirentzat "tinte berezia" izango duten hauteskundeak albait arinen deitzea eskatu du.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernuak 2016rako Aurrekontuak "hauteskunde kanpainarako keinu gisa" aurkeztea ondo ikusten ez duela iragarri ondoren, jeltzaleen bozeramaileak Gobernu buruak azken asteotan egin duen lana kritikatu du. "Rajoy giroa nahasten aritu izan da eta denok zorabiatzen aritu izan da Gobernuan egin dituen aldaketekin. Dena, honela kudeatzen baldin badu, onena litzateke hauteskundeak albait arinen deitzea" baieztatu du.

Hurrengo legegintzaldira begira, Estebanek "Parlamentu irekia" aurreikusten du eta baieztatu du hurrengo udal eta foru hauteskundeetan eta hauteskunde autonomikoetan alderdi handi bien arteko nolabaiteko "shock-a" antzematen duela. EAJ-ren taldearen bozeramailearen esanetan "maiatzeko hauteskundeen ostean nahasmen handia dago Madrilen, eta PPk gauzak ondo itxi nahi ditu, dena ondo lotuta utzi nahi du aldatzeko behar den gehiengoa osatzea zail gerta dadin"; eta horren adibide bezala esan du Autonomia Estatutuen kontrako aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtsoa berreskuratu izana, kasu honetan PSOE-ren laguntasunarekin egin dena. "Baina, dena itxita eta lotuta utzi nahi izateak ez du zentzurik. Legegintzaldia agortuta dago”, azpimarratu du .

Amaitzeko, Aitor Estebanek gogoratu du Madrilen erabakiko dena eragina Euskadin izango duela, eta horregatik esan du garrantzitsua dela "gurea moduko taldeak izatea", "Euskadiren interesak eta euskal herritarren interesak defendatzera dedikatuko direnak" .Bere ustetan hurrengo legegintzaldiak "tinte berezia izango du Euskadirentzat" Konstituzioaren aldarazpena aurreikusten delako. Zentzu horretan gogoratu duenez "alderdi batzuek Kontzertuaz eta Kupoaz eztabaidatu nahi izango dute; eta gaur horretan kontra izango gaituzte" iragarri du. 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ