EAJ-PNV-ren ustez, gizarte ekimena ezinbestekoa da gizarte politiken etorkizunarentzat, Gipuzkoan

Alderdi jeltzaleak hirugarren sektorearekin elkarlana sendotzearen alde egin du gizarte politikak kudeatzeko.
EAJ-PNV-ren ustez, gizarte ekimena ezinbestekoa da gizarte politiken etorkizunarentzat, Gipuzkoan
28
Martxoa
2015
Gipuzkoa
PARTEKATU
28 Martxoa 2015 | Gipuzkoa

Gipuzkoako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du gaur goizean Errenterian. Bertan, parte hartu dute, Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietarako hautagaiek, eta Errenteria (Maite Peña), Irun (Xabier Iridoy), Hondarribia (Txomin Sagarzazu) eta Lezoko (Kepa Garbizu) hautagaiek. Lan-jardunaldian hausnartu dituzte Gipuzkoako eta, bereziki, Bidasoa-Oarsoaldea eskualdeen Gizarte Politikak.

Jardunaldiari hasiera emateko, Gurutze Gorriko ordezkari Maider Gonzalez Garmendiak hitzaldia egin du gizarte politikei eta hirugarren sektorearen garrantzitari buruz. Bertan, azpimarratu du, hirugarren sektoreak pertsonen sufrimendua arintzen duela eta, ondoren, pertsona horiek laguntzen dituela. Baina aitzitik, nahiz eta laguntza hori ematen den, arazo askoren oinarria sisteman dago. Hortaz, segidakoa azpimarratu du: “Ezinbestekoa da, administrazioen eta hirugarren sektorearen artean elkarlana egotea. Izan ere, baldin eta gizarte-zerbitzuek ahultasun egoera dauden pertsonekin lan egiterakoan arreta osoa egiteko hutsuneak uzten badituzte, hutsune horiek hirugarren sektoreak landu ahalko lituzke, betiere, elkarlan eraginkorrean oinarrituta”.

Horrenbestez, Gonzalezek esan du, boluntarioentzat ezinbestekoa dela sentitzea berdintasuna dagoela eta arazoaren jatorria ezabatzeko lanean ari direla. Hortaz, Gurutze Gorriako ordezkariak honakoa adierazi du: “Gizarte-zerbitzuen arlo teknikoa eta politikoa elkarlanean aritu behar dira gizarte-antolatuarekin. Gizarte zebitzuek gizarte antolatuari laguntza eskatu beharko diote, izan ere kolektibo ahulenei ezingo diete arreta osoa egin. Beraz, boluntarioen profesionaltasunaren garrantzia azpimarratu behar da, soldatapekoa den ala ez begiratu gabe”.

Behin Maider Gonzalezen hitzaldia entzunda, hautagaiek hitza hartu dute eta bere herrien gizarte politiken egoeraz hitz egin dute. Hautagai jeltzaleen ustez, gizarte politikak ezin du egon bakarrik administrazioen politiken mende, izan ere, horrek gizarte antolatua ahultzen du. Horren harira, jeltzaleek honakoa azpimarratu dute: “Ezinbestekoa da hirugarren sektorearekin elkarlanean aritzea, izan ere erakundeek ez dute ez adina diru, ez adina langile lan hori guztia egiteko. Are gehiago: batzuetan erakundeak gizarte antolatuaren atzetik doaz. Hortaz, EAJ-PNVren hautagaiek gizarte politikak gertukoak izatearen alde egin dute eta segidakoa gaineratu dute: “gizarte zerbitzuen eta gizarte politikak kudeatzen dituzten elkarteen artean komunikazio zuzena egon behar du”.

Jardunaldia amaitzeko, Gipuzkoako Diputatau Nagusigai Markel Olanok esan du, gizarte ekimena ezinbestekoa dela gizarte politiken etorkizunarentzat. Horren harira, EAJ-PNVk argi du Gipuzkoako gizarte politikek oinarrituta egon behar dutela erakundeen eta hirugarren sektorearen arteko elkarlanean, betiere, kontuan izanda hirugarren sektorea oso garrantzitsua dela eta, gainera, gehienbat irabazi asmorik gabeko erakundeek osatzen dutela. Hortaz, Olanok honakoa adierazi du: “Gipuzkoao hirugarren sektoreak, hain zuzen ere, gizarte politikak kudeatzen duen sektoreak, oso berritzailea eta dinamikoa da, eta hari esker etengabe ari gara gizarte zerbitzuak hobetzen. Horregatik, EAJ-PNVk zerbitzuak hitzartzearen alde egiten du, hau da, administrazio publikoak hainbat gizarte zerbitzuetan inbertitu behar du horiek aurrera eramateko”.

Era berean, EAJ-PNVren Diputatu Nagusiagaiak salatu du, Bilduk arlo publikotik kudeatu nahi dituela politika publiko guztiak, baita gizarte politikak ere. Markel Olanoren iritziz, Bilduk ez du konfiantzarik hirugarren sektorean, hain zuen ere, gehienbat irabazi asmorik gabeko erakundeek osatzen duten sektorean. Eta konfiantza eza horren ondorioz, Bilduk zerbitzuak publiko egitearen alde egin du. Hori dela –eta, EAJ-PNVk Kabia aldatzearen alde egingo du, hirugarren sektoreari ez kaltetzeko tresna izateko, baizik eta, administrazioaren eta hirugarren sektorea elkarlanean aritzeko tresna izateko.

Markel Olanok, halaber, foro bat ereatzearen alde egin du, hirugarren sektorea eta Foru Aldundiaren arteko elkarrizketa sustatzeko foroa, Gipuzkoako arazo eta beharren gainean hitz egiteko. Horrenbestez, Olanok Foru Aldundiaren udalekiko jarrera paternalista kritikatu du eta honakoa esan du: “Foro horrek ere balioko du udalek gizarte politikak kudeatzeko duten gaitasuna babesteko”.

Azkenik, EAJ-PNVren hautagaiak azpimarratu du, oso garrantzitsua dela gizarte-sarea indartzea, eta honakoa gaineratu du: “Gizarte politika eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoak dira etorkizunerako. Izan ere, Gipuzkoak gizarte-sare oso garrantzitsua du, hain zuzen ere, indartu behar dugun gizarte-sarea”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ