EAJ-PNV-k bultzatuko du Júndiz-en industriari laguntza logistikoa emango dion zentro multimodala ezartzea

González eta Urtaranek baieztatu dute industria suspertzeko eta enplegua sortzeko funtsezko elementua izango dela.
EAJ-PNV-k bultzatuko du Júndiz-en industriari laguntza logistikoa emango dion zentro multimodala ezartzea
28
Martxoa
2015
ABB
PARTEKATU
28 Martxoa 2015 | ABB

Ramiro Gonzálezek eta Gorka Urtaranek, hurrenez hurren, EAJ-PNVk Arabako Foru Ahaldun Nagusirako eta Vitoria-Gasteizko alkaterako aurkeztuko dituen hautagaiek aurkeztu dute gaur, Júndiz-en industriari laguntza logistikoa emango liokeen zentro multimodala abian jartzeko egitasmoa. Hautagai biek adierazi dutenez, halako azpiegitura horren bidez lortuko da "Júndiz-eko gunea aire bidez, itsaso edo errepide bidez, Euskadirik irteten edo Euskadira sartzen diren merkantzien lotune bihurtzea, eta trenbide garraioa indartzea. Zalantzarik gabe, zentro horrek ere lagunduko du dagoen enplegua mantentzen eta enplegu berriak sortzen”.

Arabako Foru Ahaldun Nagusirako diputatuak ezer baino lehenago baieztatu du hurrengo legegintzaldira begira ekonomia izango dela bere lehentasunik nagusiena. "Arabak oraingo egoeratik irten beharra du. Arabar gizon eta emakumeak ekonomia suspertzeko egitasmoak eskatzen ari dira, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak egitasmo horiek emango dizkie. Gaurko honetan proposatzen ari garena bezalako egitasmoak behar ditugu gure ekonomiaren egoera hobetzea bilatzen badugu" baieztatu du.

Zentzu honetan, Ramiro Gonzálezek azpimarratu du logistika guztiz ezinbestekoa dela industriaren lehiakortasuna bultzatzeko. "Enpresa berriak bertan instalatzea nahi badugu, enpresen lehiakortasuna areagotzen lagunduko duten elementuak behar dituzte. Merkantziak mugitzeko gaitasuna eta logistika guneetatik hurbil egotea badira funtsezko elementu horietako batzuk" azaldu du.

Jarraian, Ahaldun Nagusirako hautagai jeltzaleak aipatu izan ditu Arabak bere kokapen geoestrategikoagatik dituen abantailak. "Ardatz Atlantikoan ezinbestekoa den kate-mailaren erdigunean aurkitzen gara. Lotura-herrialdea da Athlantikoko eta Mediterraneoko korridoreen artean, eta bertan lotzen dira errepide eta trenbide sareak eta aireportuak. Beste gauza ere badugu gure alde: Arasur-Júndiz-Foronda Ardatza osatzen duten plataforma logistiko multzoa. Hori bultzatu behar da, esportazioak ere ahalbidetzeko" gaineratu du.

Ramiro Gonzálezek amaitzeko esan duenez Babes logistikoa emateko Zentro Multimodala burutzeko egitasmoak "industria eta logistika indartzen lagunduko du, Foronda aireportuaren egitekoa finkatuko du eta Arabari lagunduko dio Bilboren "lehorreko portua" izaten. Júndiz-eko Zentro Multimodala funtsezkoa da Arabarentzat eta gure babes osoa dauka" azpimarratu du.

Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVren alkategaiak bere aldetik, gogora ekarri du hurrengo legegintzaldirako ezarri dituen zazpi konpromisoetako bat dela Vitoria-Gasteiz enpleguaren eta industriaren hiri bihurtzea. “Udalerri honen etorkizunerako bidean, ezinbesteko dugu industria moderno eta lehiakorra izatea, eta horretarako behar beharrezkoa da esfortzuak biderkatzea eta ez bakarrik industrializazioan, baizik eta baita nazioartekotzean (atzerriko merkatua egonkorragoa delako), inbertsioan eta berrikuntzan ere". Merkantziak behar bezala banatu nahi badira, guztiz ezinbestekoa da logistika aldetik eman daitekeen laguntasuna.

Urtaranek azpimarratu nahi izan du Vitoria-Gasteizen kokapen ezin hobea: Bilboko portutik 60 kilometrotara dago, aireportu instalazio bikainak ditu Forondan eta errepide eta trenbide ardatzaren erdian dago. "Hor daude azpiegiturak. Elkarren artean konektatuz gero, gakoa da merkantziak trenbide garraio bidez eramatea bultzatzea. Helburu horrekin, Júndiz-en Industriari Babesa emango dion Zentroak lagunduko du Euskadi Frantziako Korridore Atlantikoarekin lotzen".

Gasteizko alkategaiaren iritziz, bertako enpresen lehiakortasuna areagotzen lagunduko duen elementu estrategiko handia izango dute, Europarekin hobeto konektatuta egongo direlako merkantziak bidaltzeko eta jasotzeko orduan. Euzko Alderdi Jeltzalearen egitasmoa garatzekotan, Júndiz izango litzateke Euskadiko nazioarteko terminal logistikorik nagusienetakoa. Geltokia eta trenbide gunea egongo litzateke merkantziak gordetzeko eta garraiatzeko espazioarekin, eta bi trenbide zabalera ezberdin konektatuz: abiadura handikoa eta iberikoa. Zentzu horretan, oraingo Udal Talde jeltzaleko bozeramaileak azpimarratu du euskal Y trenbidea martxan dagoenean, Júndiz izango dela europar sarearekin lotzeko gunea.

Alkategaiak era berean gogoratu du Sustapen Ministerioak merkantziak trenbide bidez garraiatzeko garatu duen Plan Estrategikoak ere aurreikusten duela Júndiz terminal logistiko intermodal izatea. Hori dela eta, Urtaranek gogora ekarri nahi izan du erakunde arteko lankidetza ezinbestekoa izango dela egitasmo hau burutu ahal izateko. "Eusko Jaurlaritzak prest dagoela esan du eta bakarrik falta dira Udala eta Aldundia eta, batez ere, Estatuko Gobernu zentrala inplikatzea, eskuduntza estatu mailako erakundearena delako ; beraz, bera da inbertsiorik handiena egin behar duena”. Amaitzeko, egitasmo hau abian jartzeak enplegu alorrean ekarriko lituzkeen ondorio onak azpimarratu ditu Urtaranek.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ