Izaskun Bilbao: “Euskadi erreferente bilakatzen ari da”

ETB1-i eskainitako elkarrizketan, EAJ-PNV-ren eurolegebiltzarkide Izaskun Bilbao Barandicari galdetu diote atzo Europako Enplegu, Hazkunde eta Inbertsio gaietarako presidente orde Jyrki Katainen-ek Euskadira eginiko bisitaz. Bilbao Barandicak esan duenez "oso esanguratsua da presidente ordea Euskadira etorri izana. Euskadi zer den ikusi du".

Izaskun Bilbao: “Euskadi erreferente bilakatzen ari da” 27Otsaila 27 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

"Erreferente bihurtzen hasiak gara Europan, erregioen artean erreferente. Bisita hau benetan garrantzitsua izan da. Ikusi egin dute gure industria nolakoa den eta Junker Planak Euskadin garapena izan dezakeela”.

Katainen Euskadira etorri da Europar Batasunak Junker Plana izenarekin abian jarri duen planaren nondik norakoak azaltzera. Izaskun Bilbaorengandik jakin izan dugunez "aurreko araudiak austeritatea ezartzen zuen krisialditik irteteko lehentasun giza". Eurolegebiltzarkide jeltzalearen esanetan "hori da guk behin eta berriz kritikatu dugun zerbait. Orain, Junker Planarekin, ematen du ikuspuntu horri buelta eman nahi zaiola eta suspertze ekonomikoaren alde egitea bilatzen dela". Bilbaok azpimarratu duenez doikuntzak eta austeritatea iraganeko kontuak dira, eta oraingoa dela "suspertzeari eta enpleguari" ekiteko ordua.

Hiriko auziaren inguruan, euskal politikariak azaldu du zintzotasunik eza dagoela gai honi dagokion guztian. "Orain ematen du Hiriko egitasmoaren erantzukizun osoa EAJ-PNVrena dela, baina Hiriko, jende askoren egitasmoa izan zen. Jende askok jarri zuen fedea egitasmo horretan. Zoritxarrez, porrot egin du. Beraz, nik nahi dudana da  auzi hori goitik behera argitzea, epaitegietan informazio guztia argitasun osoz ematea" gaineratu du.

Interesatu Zaitez