Rajoy "triunfalista" baten beldur da Esteban, arlo politikoan "defentsan" jokatu den eta baketze arloan "geldoa" izan den legegintzaldi "galduaren ostean

Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Rajoyri egotzi dio "Alemaniaren agindupean" egotea eta iragarri du oraindik ezin dela arlo ekonomikoan "harro ibili".
eaj, pnv, congreso, aitor esteba, debate, nación,
23 Otsaila 2015 | Kongresua

Aitor Estebanek,  EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidaren bezperan baieztatu du beldur dela Espainiar Estatuko Presidentea ez ote den " triunfalistegi" agertuko " oraindik arlo ekonomikoan harro ibiltzeko modurik ez dagoen aldi honetan".

Ekonomiaren arlo horretan, hain zuzen, Estebanek Rajoyri egotzi dio "Alemaniaren agindupean" dagoela eta aurpegiratu dio " hiritarrentzat ondorio ezin okerragoak ekarri dituen neurri zorrotzak" ezarri izana  eta EAJ-PNV-k proposatu zuen bezala  "defizitaren betepen malguagoak" ezarri izan balira "sufrimendua aurrezten lagunduko zuten eta krisitik oinarri sendoagoekin irtetea ahalbidetuko zuten" .

Alderdi politikoan, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak esan du oraingo legegintzaldiaren ezaugarria izan dela "Legebiltzar taldeekiko elkarrizketarik eza, PPk bakarrik egon nahi ez zuenean salbu,  eta etengabea izan dira neurriak inposatzea eta eskumen esparrua inbaditzea". "Defentsara jokatu den legegintzaldia izan da " laburbildu du Estebanek .

Euskadiri dagokionez, Aitor Estebanek salatu du hiru urte "galduak" izan direla eta "Euskadirekiko interesik eza absolutua" izan dela. "Rajoyren Gobernuak ez du urrats bakarra eman euskal gizarteak baketze eta normalizazio esparruan eskatzen dion norabidean". 

PARTEKATU