EAJ-PNVk azalpenak eskatu dizkio Javier Marotori "Ayudas más Justas" plataformaren bozeramailearen dimisioaren aurrean

“Zentzu handirik ez dauka, iruzurraren kontrako borrokaz hitz egitea, hori salatzeko legitimitate eskasa dagoenean" baieztatu du Blanca Guineak.
EAJ-PNVk azalpenak eskatu dizkio Javier Marotori
29 Abendua | Gasteiz

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak azalpenak eskatu dizkio Maroto alkateari "Ayudas más justas" plataformaren bozeramailearen dimisioaren eta administrazio ezberdinekin dituen zorren inguruan eta langabezi prestazioa bidegabe jaso duela iragarriz zabaldu diren informazioen aurrean.

“PPk bultzatutako plataformaren sustatzaile nagusiena izanik eta iruzurraz hitz egiteko oso egokia ez den pertsona jarri duena izanik, Marotok bere gain hartu behar ditu orain dimisio honen ondorioak . Plataforma eratu dela iragartzeko eta sinadurak batzeko eta buru gisa agertzeko arazorik izan ez badu, alkatea ezin da orain ezkutatu plataformaren eta bere bozeramailearen sinesgarritasuna arrisku larritan jartzen duten informazioen aurrean, bozeramaile hori dimisioa aurkeztera eraman baitute" esan du Blanca Guinea zinegotzi jeltzaleak.

EAJ-PNVk Alderdi Popularrari eskatu dio plataforma honek betetzen duen egitekoa hobeto pentsatzea, bozeramailearen dimisioak bere sinesgarritasuna ahultzen duela ikusirik "Zentzu handirik ez dauka iruzurraren kontrako borroka gogora ekartzea, plataformako buruak hori salatzeko sinesgarritasunik ez duenean eta horrela erretiratzeko beharra izan duenean" amaitu du Guineak

PARTEKATU