Azpiazu: “Juncker planak politika ekonomikoaren porrot ikaragarria baino ez du erakusten"

Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak baieztatu duenez "hau ez da krisialditik irteteko behar dugun talka neurria" eta "eznahiko" eta "ez oso adoretsua" dela esan du.
Azpiazu: “Juncker planak politika ekonomikoaren porrot ikaragarria baino ez du erakusten IKUSI BIDEOA
22 Abendua | Kongresua

Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaile ekonomikoak gogora ekarri duenez "egoera ekonomiko benetan konplikatuan aurkitzen gara" eta gaineratu duenez "ematen du Europar Batasuna orain arte egindakoarekin alderatuta zerbait berezia egin behar dela ohartu dela". Horregatik baieztatu duenez "Juncker Planak politika ekonomikoaren porrot izugarria baino ez du erakusten " eta " eznahikoa eta ez oso ausarta" ere bada. "Ez da krisialditik irteteko behar dugun talka plana" ezarri du Azpiazuk.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministro Luis de Guindosen agerraldiaren kariaz, Azpiazuk zera aitortu du "gutxienez, zerbait egiten ari da" baina gaineratu duenez "gure ustetan guztiz eznahikoa da" eta Europari eta BEIri eskatu die "benetako zerbait eskaintzea" eta BCEri "berehala jardutea; esku hartu behar du, merkatuak lasaitu eta inflazioarekin zerbait egin: Draghik asko esaten du eta gutxi egiten" baieztatu du.

Zentzu berean Azpiazuk zera eskatu du "politika ekonomikoan benetako bira ematea, eta plan hau ez da horrelako ezer" eta esneketariaren ipuina eta arrain eta ogien miraria gogoan kritikatu duenez "alegi bat era mirari bat erabiltzen ari dira politika ekonomikoa ordezkatzeko, eta hori ezin da izan; politika ekonomikoak ez du alegia izan behar, ez du erlijioa edo morala izan behar, egin behar dena da eskaria bultzatzeko neurriak hartzea".

Amaitzeko, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaile ekonomikoak "herrialde irizpidearen" aldeko apustua egin du funts horien aplikazioan eta eskatu du "paper bustian gera ez dadila". "Egoera hain da konplikatua kontzientziazio eta neurri eraginkorrak behar dituela, Juncker plan serioa, kopuru esanguratsuarekin, diruaren interes baxuarekin eta berehala aplikatzea erakunde guztien konpromiso eta bultzadarekin".

PARTEKATU