Estebanek salatu duenez "PPk ahalegin txikiena ere ez du egin Euskadirentzat interes ukaezina duten gaien inguruan zuhurtasun osoz egin diegun eskariei erantzuteko”

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar taldeko bozeramaileak salatu duenez "Talde Popularrak gutxienekoan ere ez die erantzun Euskadirentzat egin dizkiogun eskariei”.

Estebanek salatu duenez 22Abenduak
2014
2014 AbenduaK 22 |
Kongresua

PARTEKATU

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan eta Euzko Abertzaleak taldearen eta Talde Popularraren harremanez galdetu zaionean, Aitor Estebanek baieztatu duenez "Parlamentua hitz egiteko tokia izan arren, Legegintzaldi honetan nagusi izan dena izan da justu kontrakoa, hau da PPren gehiengo absolutuaren zapalketa”. Estebanek gogora ekarri ditu Urkullu Lehendakariaren eta Espainiar Gobernuko Presidentearen artean egin diren bilerak, eta kritikatu du Rajoyk ez diola "planteatutako ezeri ere" erantzuna eman . “Nik ez dakit arduragabekeria ala heziketa txarra ote den, baina ez da bat ere normala Lehendakariak jaso duen erantzun bakarra isiltasuna izatea "ezarri du.

Iragan astean Eusko Jaurlaritzaren eta Sustapen Ministerioaren artean egin zen bileraren ostean Euskal Y trenbidea egiteko lanen planifikazioaren inguruko konpromisoaren inguruan egin zen iragarpenaz galdetuta, Esteban eszeptiko atertu da "nire eskarmentuak esaten dit abiadura handiko trenari dagokionez agindutako guztia bete gabe utzi dutela, agindu hori Espainiar Gobernuko Presidenteak berak egin duen arren, beraz, gauzak ikusi arte ez ditut sinetsiko"", Zentzu berean gogoratu duenez "gure Taldeak eragiten duen presioa izan da sarri askotan lanen erritmoa bizkortzea ekarri duena eta Espainiar Gobernuari dagozkion zatien lizitazio eta esleipenean aurrera egitea ekarri duena" eta iragarri duenez "hiriburuetarako sarbidea konfirmatu egin behar da beste tren mota batzuen trafikoa eragotzi gabe".

Amaitzeko, 2015eko hauteskunde egutegiari dagokionez, Estebanek zera azpimarratu du "deskontu aldian gaude, ´hauteskunde kanpaina´ moduko batean gaude, Montoro Ministroa zergen beherapena iragartzen ari dela". Zentzu horretan gaineratu duenez "PP konbentzituta dago boterea ez duela galduko, bai ordea, gehiengo absolutua". Ezkerreko alderdiei dagokienez, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez "Podemos taldearekin oso kezkatuta daude, barruko zatiketa bizi dute, UPyDri gertatzen zaion bezala".

 

Interesatu Zaitez