Izaskun Bilbaoren ustetan Catalunyari buruzko epaia "kontraesankorra" da eta subiranotasun kontzeptu zaharkitua du bere baitan

Izaskun Bilbao Barandica EAJ-PNVren eurodiputatuak aditzera eman duenez, Auzitegi Konstituzionalak Catalunyako Parlament-aren adierazpenari buruz eman duen epaia kontraesankorra da eta subiranotasun kontzeptu zaharkituan oinarritzen da. Bilbaok gogora ekarri duenez halako arazo politikoek konponbide politikoak izan behar dituzte, eta aditzera eman du bi urte daramatzala Europar Parlamentuko gutxiengoen intertaldean, Europar Batzordeari Europar Batasunean gutxiengo nazionalen eskubideari buruzko legeri loteslea eskatzeko.

Izaskun Bilbaoren  ustetan Catalunyari buruzko epaia 26Martxoak
2014
2014 MartxoaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Eurodiputatu jeltzaleak azpimarratu duenez epaia kontraesankorra da Catalunyari subjektu politiko subiranoa izatea ukatzen diolako baina,aldi berean, erabakitzeko eskubidea aitortzen duelako, eta hori bakarrik gerta daiteke nazionalitate horretako Parlamentuari negoziatzeko prozesua abian jartzeko gaitasuna aitortzen zaionean. Izaskun Bilbaok azpimarratu duenez kontraesan hori  Auzitegi Konstituzionalak subiranotasunari buruz darabilen kontzeptu zaharkitutik dator. Eta gogora ekarri du subiranotasun partekatuen aldian bizi garela. "Subiranotasun banaezinak ez dira jada existitzen, eta horrela ikusten dugu egunero europar subiranotasunaren beraren eraikuntza prozesua aztertzen dugunean. Edozein kasutan, Eusko Legebiltzarrean gure marko juridikoari buruzko akordioa bilatzeko ireki dugun prozesua abalatzen du".

Izaskun Bilbaok gogora ekarri du arazo politiko hauek guztiek soluzio politikoak behar dituztela eta  azpimarratu duenez eztabaida antzuen aurrean " guk bi urte daramatzagu lanean Europa mailan  Europan gutxiengoen eskubideei buruzko legeri loteslea egon dadin". Izaskun Bilbao Barandicak aitortu du ez dela gai erraza izanngo baina aurre egin behar zaion eta konpondu beharreko arazoa dela eta elkarrizketa behar duela "horregatik legealdi honetan ezin izan dugu lan hau amaitu,baina zalantzarik ez dut hurrengoan amaituko dela".

Interesatu Zaitez