Estebanek Europa eta Espainiari eskatu die "malgutasunez" jardutea Tax Leaseren itzulketarena konpontzeko

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Legebiltzarkideak legebiltzar taldeko bozeramaileak baieztatu duenez ontziolak "kontratuak galtzen ari dira" Europar Batzordeak Tax Lease izenez ontzigintzari emandako laguntasunak legez kanpokoak direla ezarri ondoren, Espainiako Gobernuak jaso behar duen kopuruaren kalkuluaren inguruko akordiorik ezak "eragiten duen segurtasunik ezagatik".
Estebanek Europa eta Espainiari eskatu die
19 Azaroa 2013 | Berria

Zentzu berean, eta komunikabideei Bozeramaileen Batzordera sartu baino lehen  egin dizkien adierazpenetan, Estebanek Espainia eta Europari  eskatu die itzuli beharreko kopurua kalkulatzeko orduan "malgutasunez jardutea"  Asiako ontziolek  “lehiakortasunean abantaila izaten jarrai ez dezaten, duela denbora luzea konponduta egon beharko zukeen gai batean" ezarri du.

Espainiako Gobernuak ziurrenik ostiralean onartuko duen Hiritarren Segurtasun legeaz galdetu diotenean Estebanek baieztatu du oraindik behin betiko testua noiz ezagutzeko zain dagoela baina aurreikusten diren zigorrak "gehiegizkoak" direla; zentzu berean gaineratu duenez "erakundeei egin ahal zaien blindajerik onena dator erakundeekiko atxikipenetik ,eta ez ezar daitezkeen neurri polizialetatik".

Estebanek  amaitzeko aipatu nahi izan du UPyD Legebiltzar Taldeak aurkeztu duen mozioa, Kongresuak gaur arratsaldeko bilkuran eztabaidatuko duena; eta Rosa Díezen alderdiari egotzi dio "betiko politika demagogikoa" areagotu  duela espetxetik  atera diren terroristek langabeziako sorospena jaso ez dezatela proposatzean, eta azaldu du Euzko Abertzaleak taldeak proposamen horren kontra bozkatuko duela "gizarteratzeko eskubide eta neurriek ez dutelako zertan mugatuak izan behar".

PARTEKATU