Ekimena Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzarkide Talde jeltzalearen eta EAJ-PNVren euro-legebiltzarkidearen Bruselako bulegoaren artean egin dute. Izaskun Bilbao eurodiputatuaren esanetan Bilduren jardunak "EBk hondakinen tratamenduari buruz ezarri dituen lehentasunak urratzen ditu, eta hiri hondakinen kudeaketa prozesuan hiritarren aldetik behar den lankidetzaren inguruko adostasuna sortzeko orduan egin behar ez dena erakusten du. Egiazko planik ez dago egitasmorik, eperik eta finantzaketarik ez dagoelako, eta gainera erauzi egin dute europar finantzaketa zuen egitasmoa. Adostasunik ere ez dago, eta ez dago gardentasunik hartzen diren erabakien inguruan; horrez gainera, argi eta garbi hobetu ahal den atez atekoa bezalako planaren aurrean, inposaketa da beren erantzuna. Europar batzordeak hori dena jakin behar du".
Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak gogora ekarri du Bilduk enpresa esleipendunei 13 milioi eurotik gora oparitu dizkiela ezer ez egitearen truke. Kopuru horrek soberan gainditzen ditu azken ekitaldi biotan oposizioaren ekimenez, foru exekutiboak herrialdeko egitura ekonomikoa biziberritzeko eta "krisiaren kontrako planetarako" negoziatu zituen partidak.
Ezeizabarrenak azpimarratu du Ingurumen Diputatuak zabortegiekin jarraitu nahi duela, oraingoak ixteko konpromisotik harago, beren biziraupena luzatuz, eta momentuz zenbaki zehatza jakin ez arren, zabortegi berriak irekiz,indarrean dagoen Foru Araua urratuz.