Euskaltzaindiaren eskutik aztertuko da Estrasburgon Euskarak Iparraldean bizi duen egoera

EAJ-PNVk Europar Legebiltzarreko Gutxiengoen Taldeartekoan salatuko du euskarak Iparraldean desagertzeko duen arriskua, mugaz haraindiko guneetan babes erregimen ezberdin izateak hizkuntza gutxituetan dituen eraginen adibide gisa. Agerraldi berean EAEko hizkuntza politikaren inguruko azterketa egingo da. Agerraldi biotan toki esanguratsua hartuko du Euskaltzaindiak, 2013ko Europar Hiritar Saria jaso duelarik

Euskaltzaindiaren eskutik aztertuko da Estrasburgon Euskarak Iparraldean bizi duen  egoera 14Ekaina 14 |
Berria

PARTEKATU

Marko berean, eurodiputatu elkarte honek uztaileko bileran aztertuko du Korsikako erregio batzarrak bere hizkuntza ofizial bihurtzeko hartu duen erabakiaren ondorioz sortu den egoera. Korsikako batzarraren erabakiak talka egin du frantziar gobernuak erabaki hori errefusatzeko mantentzen duen jarreraren kontra.

Agerraldi biak Estrasburgon aurkeztu dituIzaskun Bilbaoeurodiputatu jeltzaleak  Europar Legebiltzarreko Gutxiengoen Taldeartekoko lan taldearen programa borobiltzearren, eta eztabaidagune berera euskarak Nafarroan bizi duen egoera, eta Euskalerria Irratiak foru erkidegoan euskara hutsean emititzeagatik sufritzen duen diskriminazioa eraman zen lan egitasmoa borobiltzeko.

Aldi berean, EAJ-PNVk beste ekimen batean parte hartuko du euro-ganberako bilkuran, Europar Batasuneko gutxiengo nazionalak babestearen inguruko eztabaida antolatzeko. Egitasmoa aurkeztu da estereotipoek gutxiengo nazionalen estigmatizazio sozialean duten eragina aztertzeko.

Interesatu Zaitez