Urkullu: “Pentsioak Euskaditik gobernatzea, pentsioen etorkizuna bermatzea da”.

EAJren EBBren presidente eta lehendkaritarako hautagaiak, Iñigo Urkulluk pentsioen defentsan hitz egin du Gasteizen egindako ekitaldian. “Baten batzuk beldurra sartu nahian dabiltza gai honekin”, ohartarazi du. Aldiz, “guk proposamen bat egiten dugu: Estatutoa betetzea eta pentsioak Euskaditik gobernatzea. Pentsioen kudeaketa Euskadin egitea, etorkizuneko pentsioak bermatzea da. Eta hori da gure konpromisoa: gaur eta biharko pentsioak bermatzea”.

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidentea eta lehend 08Urriak
2012
2012 UrriaK 08 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Pentsiodun guztiak jakin behar dute Euzko Alderdi Jeltzalea-rentzat hau dala aurreneko helburua, aurrekontuen aurreneko partida”, ziurtatu du.

Bestalde, Iñigo Urkulluk Gasteiz Hiriburuarentzako proiektu berezi bat aurkeztu du, neurri propioekin eta helburu jakin batekin: “gure hiriburua berpiztu, berriro ere martxan jarri”, esan du. “Gasteiz aurrera” proiektua da hori. “Hiri bat ezin da lo gelditu, esnatu egin behar da, garapena eta ongizatea berreskuratzeko”, baieztu du hautagai jeltzaleak.

“Gasteiz Aurrera proiektua ez dator bakarrik, “Euskadi aurrera” proiektoaren laguntza osoa izango du. Gure norabidea oso argi azalduko dut: Gasteiz berpiztu, ekonomia garatu eta enplegua, berriro ere, sortzen lagundu”, amaitu du Iñigo Urkulluk.

Interesatu Zaitez