EAJk Gobernuari lagunduko dio, Argentinaren konpromisoak exijitzeko “irmotasuna” erakusten badu

Josu Erkoreka, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu duenez, bere alderdiak Mariano Rajoyren Gobernuak Argentinak YPF desjabetzeko hartu duen erabakiaren ostean hartuko dituen neurriak babestuko ditu, Hegoamerikako herrialdeari hartutako konpromisoak betetzeko orduan behar besteko “irmotasuna” eta “zorroztasuna” erakusten baldin badio.

josu erkoreka, eaj-pnv 17Apirila 17 |
Berria

PARTEKATU

Erkorekak azaldu duenez Cristina Fernández de Kirchnerren administrazioaren erabakia aurrekari okerra da, Argentina oso toki txarrean uzten duelako, etorkizunerako inbertsioak egiteko herria aukeratzeko orduan.

Erkorekaren ustetan, hegoamerikar herrialdeak hartu duen erabakiak erantzun “zorrotza” behar du Gobernuaren aldetik. Gertatutakoaren “azken zehaztapenak” azaldu beharraz gain, gai honetan Europar Batasuna ere inplikatu beharko luke, azken honen lankidetza “ ezinbestekoa” delako.

Interesatu Zaitez