Hasi da EAJ-PNVren VI. Batzar Nagusia

Euzko Alderdi Jeltzalearen barne antolaketa osatzen duten erakundeetako zazpiehun ordezkari, gaur bildu dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren, EAJ-PNVk asteburuan ospatuko duen VI. Batzar Nagusia hasteko.
Batzar Nagusia EAJ-PNV
14 Urtarrila | Berria

Bileraren lehen ordu hauetan,eta Batzar Nagusiko Mahaia aukeratuta, kargu jeltzaleek 2011ko abenduaren 16an ospatu zen Ezohiko Aberri Batzarrak onartu zituen Aberri Estatutuak berretsiko dituzte.

Jarraian, “Euzkadi, Nazioa Europan” eta “Geroa lantzen” agiriak eztabaidatuko dira. Testu bakoitzaren txostengileek azalpenak egingo dituzte, zuzenketak eztabaidatuko dira eta behin betiko testuak onartuko dira.

Bazkaria baino lehen, EAJ-PNVren VI. Batzar Nagusiaren ordezkariek Uri Erakundeek bidalitako ebazpen proposamenak eztabaidatu eta onartuko dituzte, eta Batzarreko Mahaira iritsi diren komunikazioak irakurriko dira.

Arratsaldean, Ohiko Aberri Batzarrak EAJ-PNVren barne eta herri karguek eginiko txostenak onartuko dituzte. Jardunaldia amaitzeko EBBren 8 burukideak, Aberri Epaimahaiko 5 kide eta Aberri Berme eta Zaingo Batzordeko 5 kide aukeratuko dira.

PARTEKATU