Euskadik du biztanleko BPG handiena Estatu osoan

Euskal Autonomia Erkidegoa izan zen iaz Estatu osoko biztanleko Barne Produktu Gordin (BPG) handiena izan zuen eskualdea (30.599 euro), per capita terminoetan, eta Espainiako Estatuko batez bestekoa % 31 puntutan gainditu zuen.

Euskadik du biztanleko BPG handiena Estatu osoan 27Martxoak
2008
2008 MartxoaK 27 |
Berria

PARTEKATU

2007ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoa BPGaren hazkunde tasa erreal handiena duten autonomia erkidegoen rankingean bosgarren postuan kokatu zen % 3,9ko hazkundearekin, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) atzo argitaratu zituen datuen arabera.

Estatuko batez besteko biztanleko 23.400 euroekin eta 27 kideko EBko 24.700 euroekin alderatuta, Euskadiren atzetik Madril (29.965 euro) eta Nafarroa (29.483 euro biztanleko) daude. Bestalde, Gaztela-Mantxa (18.564), Andaluzia (18.298) eta Extremadura (16.080) daude zerrenda horren beheko muturrean.

Interesatu Zaitez