EAJren politika europeista erbestean

Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) liburua da Leyre Arrietak gerraosteko euskal historiografiari egindako azken ekarpena; zehatz-mehatz, EAJk frankismoan izandako ibilbidea aztertu du egileak. Euskal nazionalismoak erbestean izandako politika europeista aztertzerako orduan, EAJk erradikalismoaren eta moderazioaren artean izandako oreka nabarmendu du Arrietak. Era berean, jeltzaleek erbestean izandako ibilbideak bere alderdirik modernoena erakusten duela azaldu du, alderdiaren izaera kristau-demokrata, federalista eta europeista islatzen baititu.
EAJren politika europeista erbestean
12 Azaroa | Berria
Ludger Mess historiagileak liburuaren garrantzia goraipatu du: «Espainiako antifrankismoaren, lehen mugimendu europeistaren edo euskal nazionalismoaren historian interesa dutenek ez ezik, Espainiako eta Euskal Herriko egungo politikagintzan ardurak dituztenek ere irakurriko beharko lukete liburua. Gainera, liburua bereziki azken horientzat dela garrantzitsua esango nuke».

Leyre Arrieta Alberdi (1971) Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikidea eta Pentsamenduaren Historia ikasgaietako irakaslea da.
PARTEKATU