EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Beatriz Atienza

Ortuellan 1963an jaio nintzen arren, 20 urte daramatzat Gordexolan, Enkarterrietako bihotzean. Bertan jaio zen nire semea eta bertan dut etxea. Informazio Zientzietan lizentziatu nintzen EHU-UPV unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean, bertan ere egin nuen Praktika Juridiko diplomatura.

Beatriz Atienza

Abokatua naiz lanbidez eta, 2015etik aurrera nire lanbidea zerbitzu publikoarekin bateratzen dut. Zinegotzia eta EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramailea naiz Gordexolako Udalean eta Eusko Legebiltzarrerako hautagai aukeratua izan arte, Enkarterrietako Udalerrien Mankomunitateko presidenteordea izan naiz.

Nire ikasketek, duela urte batzuk, zuzenbidearen esparrura eraman ninduten, familia zuzenbidearen eta zigor arloko zuzenbidearen arlora.Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren Ofiziozko Txandan nago elkargokide egin nintzenetik (duela 26 urte). Etxe barruko indarkeria auziak hartzen dituen txanda espezializatuan eta adingabeen txanda berezian ere banago sortu zenetik. Nire lanbidearen parte hori da niretzat etengabe ikasten aritzea, eta laguntzen dit errealitate sozialarekin etengabeko harremana izaten.

Politika oso presente egon da neure bizitzan. Nire familiak gerraoste latzaren errepresioa sufritu zuen baina sinesten denaren alde borrokatzeak daukan garrantzia irakatsi zidaten. Horregatik nire ideologia unibertsitate garaian indartu zen, politika ikasgeletan oso presente zegoen garai hartan. Nire militantzia izan da bizipen horien guztien fruitua, baina baita hausnarketaren eta urteek ematen diguten heldutasunaren ondorioa.

Horregatik, niretzat ohore handia da Eusko Legebiltzarrerako hautagai izatea. Ilusioz beteta onartzen dudan erronka da, hurrengo urteetan egin beharko dugun lanaren garrantziaz jabetuta eta norabide onean goazela argi izanik. Taldeari eskaini ahal diot esparru politiko eta profesionalean irabazi dudan esperientzia eta, batez ere,nire Alderdiaren proiektuan parte hartzeko gogoa. Konbentzituta nago Iñigo Urkullu dela hautagairik onena EAJ-PNVren proiektua lideratzeko, balio jotzen ditudanak gorpuzten dituelako: zintzotasuna, tolerantzia, hurbiltasuna eta esfortzua.

Libre geratzen zaidan denboran gustatzen zait irakurtzea, zinema, bidaiatzea eta paseo luzeak ematea. Baina, batez ere, biziki gozatzen dut nire senideen eta lagunen konpainia.

EAJ-PNV prest dago etorkizunak planteatzen dizkigun erronka berriak lideratzeko