Beasain 2019

BEASAINKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Aitor Aldasoro


Aitor Aldasoro Iturbe 1967ko urriaren 13an jaio zen Beasainen. Ingeniari Tekniko Industriala da. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaben aita da.

Aitor Aldasoro

Ibilbide politikoa Euskara zinegotzi bezala hasi zuen 2003an. Ondoren, 2007an hirigintzako zinegotzia izan zen eta, aldi berean, lehenengo alkate-orde.

2011tik EAJ-PNVren udal taldearen bozeramailea da eta lau urte daramatza Beasaingo Udaleko Alkatetzan.

Gaztetatik hasi zen herriko hainbat elkartetan lan egiten – eta jarraitzen du – hain zuzen ere, hainbat kultur eta kirol jardueratan laguntzen.

Ekindako bideari jarraipena emateko proposamen berriak

TALDEA

  • Aitor Aldasoro Iturbe
  • Leire Artola Ugalde
  • Maria Luisa Valles Fernandez
  • Francisco Javier Matarranz Rico
  • Maria Elena Ruiz Zabala
  • Edorta Diaz Del Rio
  • Jon Olano Arrese
  • Adur Ugartemendia Leunda
  • Amets Arrospide Zubeldia
  • Nekane Zaldua Esnaola
  • Ainara Ayestaran Aldasoro
  • Markel Olano Arrese
  • Mikel Plazaola Oyarzabal
  • Maria Encarnacion Arrieta Telleria
  • Ainhoa Arrese Arratibel
  • Leire Arrizabalaga Arratibel
  • Miren Arantxa Zufiaurre Goicoechea

EGITASMOA

1
Langabeziari aurre egin eta kalitatezko enplegua sustatzeko heziketa, ekintzailetza, merkataritza, industriaren lehiakortasuna eta lehen sektorea bultzatu.
2
Behar gehien dutenei erantzuteko eta pertsona ororen ongizatea bermatzeko gizarte politika eraginkorrak sustatu eta zerbitzuak hobetu.
3
Zaharren egoitza berria eraiki eta bakardadeari aurre egiteko eta adineko pertsonen zahartzaro aktibo eta osasungarrirako programak garatu.
4
Bonberia eraikina dantzari lotuta indarberritu eta inguruan zubi berria eraiki, aparkalekua gerturatu, gunea biziberritu eta merkataritza ere indartzeko.
5
Aukera berriak eskainiko ditugu kirolean eta aisialdian: inbertsioak kiroldegian, kantxa berria, Pump-track, haur jolastokien estaltzea, txirrindularitza…
6
Hizkuntza Politikak indartuz eta kultur jarduera babestuz, euskara eta kultura sustatuko ditugu, gure nortasunaren adierazle izan daitezen.
7
Oinezkoei lehentasuna emanez, herri atseginagoa eta irisgarriagoa eraikiko dugu proiektu berrien bidez eta etxebizitza eraikuntza zoru urbanora mugatuko dugu.
8
Porteriako uholdegarritasun arazoa konpondu eta auzoa berurbanizatuko dugu: bidegorria mantenduz, espaloiak zabaldu eta bi noranzkoak berreskuratu.
9
Gobernu ona eta elkarlana oinarri, herritarrei zerbitzu berri eta kalitatezkoak eskaintzeko lan egin: iGunea arratsaldez, NAN eta ITV, partaidetza digitala…
10
Orainari erreparatuz etorkizunera begirako proiektuak lantzen jarraituko dugu trenbide gunea eskuratu ahal izateko eta herriaren garapena bermatzeko.