Azkoitia 2019

AZKOITIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Javier Maria Zubizarreta


Azkoitia du jaioterri eta bizitoki. 64 urte ditu, ezkondua eta bi seme-alaben aita da. EAJ/PNVren zerrendan independiente modura aurkeztuko da bigarrenez Azkoitiko alkatetzara.

Javier Maria Zubizarreta

Bere ibilbide profesionala enpresa pribatuan garatu du betidanik, duela lau urte alkatetza kargua hartu zuen arte. Kudeaketan duen eskarmentuaz baliatuz, legealdi hau erabat herrigintzari lotuta bizi izan du, herriaren alde lanean.

Ezaguna da herrian. Gaur egun, bertako alkatea delako. Aurretik, besteak beste, Anaitasuna Kirol Elkarteko presidentea izan zelako hiru denboralditan. Parrokiako abesbatzako kidea ere bada. Eta familiaz, lagunez, futbolaz eta kantuaz biziki gozatzen dakiena.

Herritarrei emandako hitza betetzea da bere kezka nagusia.

Herritarron beharrei erantzungo diegu, gure eta gure seme-alaben etorkizuna hobetuz

TALDEA

  • Javier Maria Zubizarreta Zubizarreta
  • Ana Maria Azkoitia Urteaga
  • Maria Jose Arregui Echeverria
  • Imanol Arrizabalaga Larrañaga
  • Sonia Vazquez Tejerina
  • Angel Luis Martin Rodriguez
  • Maria Mercedes Zubillaga Albizu
  • Juan Bautista Mendizabal Juaristi
  • Amaia Larrañaga Arregui
  • Mikel Zubizarreta Orbegozo
  • Maitane Unanue Azkue
  • Pello Larrañaga Bastida
  • Miren Nekane Larrañaga Aizpuru
  • Miguel Angel Bastida Arambarri
  • Maria Yolanda Larrañaga Arrieta
  • Agustin Garcia Urtaza
  • Aroa Maldonado Mayoral

EGITASMOA

1
Kalitatezko enpleguaren alde lanean jarraituko dugu formakuntza sustatuz, horixe baita lan merkatuko ateak zabaltzeko biderik azkarrena eta eraginkorrena. Hizkuntzen formakuntzari dagokionez, euskara indartuko dugu.
2
Gizarte Laguntzen inguruko azterlana egingo dugu, jasotzaileen pro? la ezagutzeko, batik bat, fokua alargundutako emakumeetan jarriz, haien bizi-baldintzak hobetzeko. Berdintasun politikekin irmo jarraituko dugu.
3
Azkoitian gaur egun 7.144 ibilgailu daude. Ondorioz, ordu puntetan eta herrigunean aparkatzea ez da erraza. Arazo horri nola konponbidea eman aztertuko dugu.
4
Momentu honetan ezinezkoa denez San Jose Egoitza kalera jaistea, egoitza hurbiltzeko modua egingo dugu, igogailua jarriz igerileku irekien inguruan eta garraio zerbitzuak hobetuz.
5
Kale eta auzoetako irisgarritasuna hobetzen jarraituko dugu orain arte bezala, beharren arabera lehentasunak ezarriz. Bereziki, San Martinen eta Floreagan.
6
Igerilekua handitzeko proiektua errealitate bihur dadin lanean jarraituko dugu. Halaber, entrenamenduetarako futbol zelai berria non eta nola eraiki daitekeen aztertuko dugu. Bi proiektu hauek bideragarri egiten ahaleginduko gara.
7
Kaleetako garbitasunari eta mantenimendu lanei eutsiko diegu. Espaloiak konpontzen, argiteria hobetzen eta gainerako azpiegiturak berritzen jarraituko dugu. Komun publikoak jarriko ditugu Oteiza frontoietan.
8
Baserri bideetako errepideak konpontzen jarraituko dugu, landa garapena babestuz eta sustatuz. Baserrietan obrak egin ahal izateko hobaria ere mantenduko dugu.
9
Udalak diru-partida bat jarrita du Plazaberri berritzeko idazketa proiektua egiteko. Partehartze prozesu bat jarriko dugu martxan etorkizuneko Plazaberri denon gustukua izan dadin.
10
Etxebizitza beharrei erantzuten jarraituko dugu. Teclako etxeetan eta Idiakez Ederra etxean Babes O? zialeko Etxeak eraikiko dira eta baita Txalon-Errekan ere.