Arrasate-Mondragon 2019

ARRASATE-MONDRAGONKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Ubarrechena


Maria Ubarretxena Cid, 1980ko urriaren 11n jaio zen Urretxu-Zumarragan, baina Arrasaten bizi da duela 15 urte senarra arrasatearra bai du. Ezkondua, bi seme ditu, 5 eta 10 urtekoak.

Maria Ubarrechena

Humanitate eta Enpresatan lizentziatua Donostiako Deustuko unibertsitatean, esportazioan lan egin du, hain zuzen ere, bidaiatzeko aukera eman dion lana. Halaber, hizkuntzak asko gustatzen zaizkio eta ingelesa, frantsesa eta alemaniera hitz egiten ditu. Kooperatibista da, baita bere senarra ere, hain zuzen ere, Debagoienan oso presente dagoen enpresa-eredua eta berak defendatzen duena.

Bere ibilbide politikoa 2011n hasi zuen zinegotzi bezala. Ondoren Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako saileko Gizarte-Ekonomia zuzendari izan da baita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidentea ere.

Egun Arrasateko Alkatea da.

Identitate komunitario eta kolektiboan sinisten du eta kultura atsegin zaio.

Herri proiektu berriari jarraipena eman behar diogu

TALDEA

  • Maria Ubarrechena Cid
  • Anuska Ezcurra Zubizarreta
  • Ander Garay Zabaleta
  • Miren Edurne Unamuno Rodrigo
  • Ibon Arrupe Aldecocea
  • Maitane Muñoz Goicoechea
  • Eugenio Uribarren Lasaga
  • Amaya Ceciega Garmendia
  • Juan Ramon Mendieta Garay
  • Vicente Ignacio Echeverria Iriarte
  • Aitor Garitano Trojaola
  • Luis Maria Apraiz Iturraran
  • Carlos Maria Garate Ibarguen
  • Sara Sagasta Uribesalgo
  • Maria Amaya Azpiazu Aramburu
  • Agustin Ugarte Lopetegui
  • Maria Luisa Larrañaga Inchausti
  • Juan Carlos Garitano Ezcurra
  • Maria Aranzazu Aquizu Olano
  • Pedro Maria Ruiz De Azua Galdos
  • Maria Belvis Pardo Abad

EGITASMOA

1
Arrasatek behar duen kiroldegia lortzeko egingo dugu lan, jolaslekudun kanpoko igerilekuekin eta eskaintza nahiz zerbitzu berriekin.
2
Igogailu eta arrapala mekaniko publikoen bidez, auzoetako irisgarritasuna hobetuko dugu Erguinen, Santa Teresan eta Gorostizan. TAO malgua ezarriko dugu erdigunean eta oinezkoek lehentasuna izango dute.
3
Etxaluzetik Maalara arteko etorbidea Ecoboulevard berria izango da, bidegorri eta guzti. Santa Barbaran eta Etxe Txikietan umeentzat ur parkeak egingo ditugu eta Grupo San Juan oinezkoentzat bihurtuko da egoiliarrentzako TAO sistemarekin.
4
Herria kultur jarduera berriekin dinamizatuko dugu, eskaintza eta aniztasuna handituz, kaleei bizitza emango dien proposamen berritzaileekin.
5
Garibain eguneko zentro berria egingo dugu mendekotasun gradu txikia duten pertsonentzat eta adinekoentzako zaintza zerbitzua jarriko dugu martxan.
6
ELMA eraikina herritarrei tramitazioak errazteko leku bihurtuko dugu. Lanbideko bulegoez gain, kontsumitzaileen bulegoa jarriko dugu, beste zerbitzuen artean.
7
Tokiko Merkataritzaren Klusterra sortzea proposatzen dugu, merkatariek eta erakundeek osatuta, eta Alde Zaharreko PER araudia malgutuko dugu.
8
Ekimen eta laguntza berriak sortuko ditugu gazteei emantzipatzen eta bizi baldintzak hobetzen laguntzeko. Drogomendekotasun plan berri bat landuko dugu.
9
Arrasateko segurtasuna sendotuko dugu Ertzaintzarekin eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetza estutuko duen herritarren segurtasunerako plan berriari esker.
10
Emakumeen eta gizonen parekidetasuna eta euskara indartzea gure jardunaren zeharlerroak izango dira udaleko alor guztietan.