EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Arantza Rica

Arantza Rica Álvarez naiz eta biziki kezkatzen naute fanatismoaren gorakadak, gerrek, arma-industriaren gorakadak, kutsadurak eta pobreziak. Gazte-gaztetatik jabetu nintzen gobernu on batek eta kudeaketa on batek daukaten garrantziaz; funtsezko elementuak dira elkarren arteko ulertze-esparruak eta bizikidetza-esparruak sustatzeko.

Arantza Rica

Informazio Zientzietan lizentziatu nintzen EHU-UPV unibertsitatean, Harreman Publikoak eta Publizitatea espezialitatean. Karrera amaitu nuen urte berean, lehen aldiz igo nintzen hegazkin batetara. Bakar-bakarrik egin nuen. Esperientzia hori izan zen niretzat gaurko gazteriarentzat dagoen Erasmus programaren antzekoa. Aita eta amarengandik ekonomikoki independente bizitzeko, jatetxe batean zerbitzari gisa lan egin nuen Londresen eman nuen denboran. Nire ibilbide profesionalak, 60. hamarkadako emakume gehienen kasuan bezala, alderdi argiak eta ilunak ditu, lanean unibertsitateko gizonezko ikaskideak baino beranduago hasi ginelako eta kontratu prekarioak izateaz gain, askoz ere aukera gutxiago genituelako.

Alderdia bizi dut eta ezagutzen dut jaio nintzen egun beretik. Amaren familian oso sustraituta egon da sortu zenetik eta ni neu EAJ-PNVko alderdikide egin nintzen 1986an. Udal mailako militantea naiz, lehenengo Algortako batzokian eta orain Ondarretako batzokian. Agertoki politiko publikoa ondo ezagutzen dut, Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun izan nintzen bi agintalditan (1995-1999 eta 1999-2003) eta gaur egun Getxoko Udaleko zinegotzia naiz eta Zahartze Aktiboaz arduratzen naiz. 2016tik aurrera EiTBko Kontseiluko kidea ere banaiz. Nire bigarren esperientzia da kontseilu bateko kide gisa, bi agintalditan (2001-2009) Lauro ikastolako Kontseilu Gidariko kidea izan nintzelako.

1966an jaio nintzen eta Getxo izan da hazten, bizitzen eta pertsona gisa eta lanbidean garatzen ikusi nauen udalerria. Esaten dute Getxo udalerri dotorea dela, euskal kostaldeko zerumugarik ederrena duela eta Getxoko amildegiak zoragarriak direla. Biziki maite dut udako arratsaldeetako argitasuna. Hortik datorkit niri argazkilaritzarekiko zaletasuna; afizio hori uztartzen dut yogaren praktikarekin eta paseo osasungarriak egitera irtetearekin. Nire energia iturri nagusiak dira horiek. Atzean geratu dira kirol leihaketak, 20 urtetan Getxoko Saski Baloi taldean aktibo egon ondoren. Musikari dagokionez, nire zaletasuna eboluzionatu egin da,baina konpromiso sendoa daukat OLBE-ABAO Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin. Elkarte horretako bazkidea naiz.

Bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua defendatzen eta aldarrikatzen dut