Antzuola 2019

ANTZUOLAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Basilio Ormazabal


Basilio Ormazabal

Elkarrekin landuko dugu pertsonak ardatz izango dituen Antzuola

TALDEA

  • Basilio Ormazabal Galarza
  • Aitor Mikel Urrutia Oianguren
  • Miren Elgarresta Larrabide
  • Iñigo Ramírez De Ocariz Telleria
  • Dina Múgica Sánchez
  • José Ramón Jauregui Guridi
  • Bittor Arbulu Olabarria
  • Josu Xabier Aranguren Ezpeleta
  • María Juana Zabalo Erostegui
  • José Ignacio Beltrán Uranga
  • Juan José Legorburu Zubillaga

EGITASMOA

1
Herritarren parte hartzea bultzatuko dugu: hilero egingo ditugu herritarrentzat irekiak izango diren udal batzordeak, aurreko agintaldiko iluntasunetik ateraz.
2
Elkarbizitza sendotzeko lan egingo dugu, gizon-emakumeen berdintasuna, klima aldaketari aurre egitea eta gutxien dezaketenekiko elkartasuna oinarrian jarriz.
3
Pertsonak izango dira gure lanaren ardatza. Gizarte politika indartuko dugu, beharrean daudenei erantzunez eta zerbitzuak bermatuz.
4
Ingurumena: zabor-bilketari buruzko kontsulta; kaleak txukun eta ibaia garbi; bidegorria amaitu; Basalderako sarrera egokitu eta San Josen aisialdirako gunea bideratu.
5
Gure eskola ereduaren alde gogotik saiatuko gara eta instalazioak amaituko ditugu. Kontzientziazioa, antzerkia, aisialdia bultzatuko ditugu eta euskara plangintza sustatuko.
6
Adin ezberdinak kontutan hartuz eta lankidetzan, Gazte Plana egingo dugu eta Gaztetxearen erabilpen baldintzak hitzartuko ditugu. Gaztelekua dinamizatuko dugu.
7
Kirol taldeentzat baliabide ekonomikoak handitu eta aukerak zabalduko ditugu. Ingurukoekin lankidetzan prezio justuagoak lortu eta gimnasioa irekiko dugu.
8
Kultur jarduera biziberrituko dugu, diru gehiagorekin eta adin guztietarako egitarauak eskainiz. Narruola bultzatu eta Alarde Batzordea lagunduko dugu, Antzuolako ondarea gordez.
9
Beste Plan Orokor bat behar dugu etorkizunari aurre egiteko. Sagasti ibilbidea Antiguaraino luzatuko dugu eta karabanentzako leku aproposa aztertuko dugu.
10
Enpresa txikientzako industrigunea, negozio berriei laguntza plana. Baserrietara ura eramateko plana amaitu eta landa-eremuko IBIaren errekargua kendu.