Andoain 2019

ANDOAINKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Jose Izaguirre


Mari Jose Izagirre Iturzaeta, 49 urteko andoaindarra. Ezkondua eta bi seme alaben ama. Administraria.

Maria Jose Izaguirre

2007-2011 eta 2011-2015 legealdietan zinegotzi Andoaingo udaletxean.

2015-2019 legealdian zinegotzia eta EAJ-PNVko bozeramailea udalean.

Hirigintza, ogasun, sustapen ekonomikoa, kultura, gizarte zerbitzuak, pertsonala, zerbitzuak, euskera, merkataritza eta turismo batzordeetako kidea izan da.

Bake eta bizikidetza, etxegabetze, merkataritza eta turismoko mahaietan EAJ – PNVren ordezkaria.

Nortasunez empatikoa, pertsonekin egotea asko atsegin duena eta denbora librean familiarekin gozatzea duena. Horretaz gain irakurtzea, medira joatea eta Andoaingo txokoetatik pasiatzea atsegin du.

Andoainek bultzada berria behar du, merezi duen tokian jartzeko

TALDEA

  • Maria Jose Izaguirre Iturzaeta
  • Mikel Arregui Aramburu
  • Iñaki Egibar Larrañaga
  • Maria Sagrario Ruiz Fernandez
  • Imanol Goenaga Egibar
  • Elosegi Ezkurdia Andoni
  • Maria Soledad Irigoras Balda
  • Gorka Artola Beobide
  • Jose Luis Huici Leiza
  • Arantxa Alonso Irigoras
  • Aritz Amondarain Ibarguren
  • Ainhoa Elola Aramburu
  • Agurtzane Irigoras Urretabizkaia
  • Alexander Huitzi Alfonso
  • Maria Esther Arizmendi Britt
  • Francisco Ramon Carrera Berastigi
  • Edurne Brit Ponce

EGITASMOA

1
Bazkardoko tra? ko pilaketak konpontzea, Urumeako autobidearen, N1 errepidearen eta herrirako sarbidearen arteko lotunean, bide-zubi gainean joago den azpiegitura berriaren bitartez.
2
Allurralde kirol eta aisia gunea handitzea Kiroldegiaren erabilera berriak jasotzeko, eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako lotura Sorabillaraino luzatzea.
3
Benetako hiri birgaitzea sustatzea, Ama Kandida etorbidean eta Etxeberrietan etxebizitza garapen berrien bitartez, gizarte alokairuak kontuan izanik.
4
Kale Nagusiko merkataritza ardatza biziberritzeko programa aurrera eramatea, tokiko jarduera eta saltoki gehiagoren irekiera sustatuz.
5
Andoaingo liburutegi berriaren proiektua osatzea eta lanen lehen fasea hastea Leizaur parkeko Jauregi baserrian.
6
Tra? koari buruzko azterlan integrala egitea eta oinezkoen aldeko plan mailakatua martxan jartzea, oinezkoentzat erosoagoa izango den herria sortzeko.
7
Leizotz eta Karrika auzoetan ur sarea berriztatzeko lanekin jarraitzea, eta baita saneamendu eta isurketa lanekin ere Olagainen eta Juanita Alkainen.
8
Funtsezko udal zerbitzuak auzo desberdinen artean parekatzea, argi puntu gehiago sartuz eta garbiketa hobetuz.
9
"Turismo Aktiboa"-ren eskaintza erakargarria osatzea ingurumenarekin, kirolarekin eta Leitzaran parkarekin lotuta, aterpetxe berri bat eraikitzea.
10
Irigoien Azpikoa proiektua birplanteatzea, euskararen erabilera bultzatzeko euskarri digital berrietan, IKT teknologia berrien bitartez.