EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Amaia Antxustegi

60ko hamarkada zen amak Lekeitio utzi zuenean Belgikara lan egitera joateko. Herrialde honetan jaio nintzen, Knokke-Heist herrian, 1978an. Bost urte geroago, Lekeitiora itzuli ginen, eta han hazi nintzen. Gaur egun bertan bizi naiz. Maiteminduta nago nire herriarekin.

Amaia Antxustegi

Familia abertzalean sortu nintzen. Txiki-txikitatik bizi izan dut ama eta aitarekin batera. Nire egin dut sentimendu hori, alegia, EAJ-PNV dela Euskadiren interesak ondoen defendatzen dituen alderdia, euskaldun izateak dakarren guztiari leial izanik. Beti izan naiz Lekeitio nire herriko bizimoduan parte hartzea gustuko duen pertsona. Adibidez, oso gaztetatik, Etorkizuna Dantza Taldeko kide izan naiz eta beste hainbat ekimenetako kide izatea gustatu zait. Oso atsegin dut jendeari laguntzea,haien beharrak entzutea eta, ahal den neurrian, erantzutea.

Hori da 2004an EAJ-PNVren proiektuarekin konprometitzera eta alderdian afiliatzera eraman ninduen arrazoietako bat, ekarpen aktiboa egin nahi nuelako. Horrela, 2015etik aurrera, Lekeitioko Udaleko alkateorde eta Gizarte Zerbitzuen, Berdintasunaren eta Langileen arduradun izateko ardura eta pribilegio handia dut.

Duela hilabete batzuk Eusko Legebiltzarrerako hautagai aukeratu ninduten, eta lan egiteko gogo biziz ekin nahi diot, horrek dakarren erantzukizunaz jabetuta. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziadun gisa ditudan ezagutzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien Esku-hartze Zerbitzuko Administrazio Orokorreko teknikari gisa dudan esperientzia legebiltzar-taldearen eskura jartzen ditut, baita Udalean ikasi dudan guztia ere. Uste dut Iñigo Urkullu dela Herri hau kudeatzen jarraitzeko pertsonarik egokiena; bistan da Lehendakari gisa Euskadirentzat lortu duen guztia, eta hala geratu da egiaztatuta. Moderazioa, eman den hitza betetzea, eta Euskadirekiko konpromisoa gorpuzten ditu. Horregatik guztiagatik, ohore handia da talde honen parte izatea.

Ezkonduta nago eta mutiko baten eta alaba baten ama naiz, eta asko gustatzen zait familiarekin planak egitea. Baina, era berean, garrantzitsua iruditzen zait lagunekin geratzea, kirola egitea, irakurtzea, dantzatzea, bidaiatzea eta, batez ere, barre egitea; oso osasuntsua da.

EAJ-PNV da Euskadiko interesak ondoen defendatzen dituena, euskaldun izateak dakarren guztiarekin leial izanez