EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Álvaro Parro

Bilbon jaio nintzen 1973an, baina Balmaseda da nire etxea. Harrotasun handiz esan dezaket familia osatu dudala Bizkaiko lehen hiribilduan (1199an sortu zen). Gurea da iragana eta oraina harrotasun osoz bizi dituen herria. Bere kale harriztatuetan, eraikin historikoetan edo herritarren ahaleginari esker bizirik mantentzen diren tradizioetan.

Álvaro Parro

Etxean abertzaletasuna erarik naturalenean bizi izan dugu beti, derrigortu gabe. Eman den hitza bete beharra, hitzematen denarekin ahalegintzea eta behar duenari laguntzen saiatzea izan dira etxean ia egunero hizpide izan ditugun gaiak. Horrela, lizentziatu ondoren (Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi nituen Deustuko Unibertsitatean) politikagintzan sartzeko ideia aztertu nuen eta Balmasedako beste hainbat taldetan (kirol edo kultura arloetakoak) parte hartzen nuen era berean EAJ-PNVko alderdikide egin nintzen 1997an. Ordutik aurrera Laboral Kutxako lana uztartu izan dut herritarren zerbitzura egin dudanarekin.

2003an hasi nintzen herriko zinegotzi gisa. Hurbiletik ezagutu izan ditut Udaleko Kultura, Jai, Kirol, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Sailak. Horien ardura neureganatzean ikasi nuen udal kudeaketa zer den. Eskolarik onena izan zen 10 urte geroago (2013ko abenduan) Balmasedako alkate bihurtzeko. Orain arte izan dudan ohorerik handiena da.

Orain, EAJ-PNVko alderdikideek erabaki dute Eusko Legebiltzarrerako hautagai aukeratzea. Ohore eta pribilejio bat da Iñigo Urkullu buru duen lantaldekoa izatea. Berak erakutsi digu nola egin daitekeen esparru publikoaren kudeaketa zintzo, lasai eta zentzuduna, gure ideario abertzalea sekula ahaztu gabe. Lana, esfortzua eta dedikazioa dira eta izango dira politika egiteko daukagun era hau ondoen deskribatzen duten hitzak.

Betidanik gustatu izan zait saltsa guztietan sartzea eta Balmasedako talde kulturaletan eta kirol elkarteetan parte hartu izan dut. Ezkonduta nago, Amaia alabari eta Iñaki semeari erakutsi nahi dizkiedan baloreak dira nortasun sentimendua eta elkarrekiko errespetua eta berdintasuna. Jatorrak txistu taldeko kidea naiz eta Kadagua Saskibaloi Taldeko entrenatzailea izan naiz. Lagun artean edo familiarekin egoten ahalegintzen naiz derrigorretatik deskonektatu behar dudanean. Oso gustuko ditut saskibaloia eta txirrindularitza eta mendira igotzea. Kolitzako tontorrak Balmasedako panoramikarik ederrena eskaintzen digu. Zer gehiago eskatuko dugu?

Lana, esfortzua eta dedikazioa. Horiek dira gure politika ondoen deskribatzen duten hitzak