EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Aitor Urrutia

Aitor Urrutia naiz, Eskoriatzakoa, 42 urte ditut, ezkonduta nago eta bi seme-alaba dauzkat. Haurra nintzenetik bizi izan dut politika, benetako politika, sentimenduzkoa. Guraso eta aitona-amonekin hazi nintzen, denak abertzaleak, amona, Emakume izandakoa, eta gurasoak EAJ-PNVko alderdikide aktiboak. Bizipen hauek Alderdiaren izaera eta barne bizitza ondo ezagutzen dudala pentsatzera naramate.

Aitor Urrutia

Politikarako jauzia ematea erabaki nuen sinisten dudan eta seme-alabei utzi nahi nieken herriaren aldeko konpromisoagatik, nazioa osatzen duen herri hau, Euskadi, bere buruaren jabe, eskubideen subjektu politikoa izan dadin. Halaber, Euskadi aberats, solidario eta euskaldun baten alde egin nahi nuke, egitasmo gizatiar batekin. Horretarako, ezinbestekoa dela deritzot arlo guztiak, Ekonomia, Osasuna, Gizarte politikak etab., guk geuk kudeatzea, ziur bainago hobeto biziko garena.

Hala nola, nire zaletasunak bidaiatu eta irakurtzea dira, famialiarekin egotea, bizikleta txango bat tarteko bada, hobeto, eta ni bezalako futbolzale gipuzkoar batentzat: Reala. Eta gauza batetaz erabat ziur nago: Aipatu klabeetan, herri hau hoberen eraman dezakena hurrengo lau urteetan, Iñigo Urkullu da.

Politikarako jauzia ematea erabaki nuen sinisten dudan eta seme-alabei utzi nahi nieken herriaren aldeko konpromisoagatik.