EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Aitor De La Villa

Hiru anai-arrebetatik nagusiena, euskaraz ez zekiten gurasoen etxean munduratu nintzen duela 25 urte. Beraiek ez zekiten arren, eskuzabaltasunez, ikasteko aukera oparitu zidaten. Ezin dut nire burua definitu hemendik hasi gabe.

Aitor De La Villa

Aitor naiz, 25 urte ditut eta Iekoran jaio nintzen, Arabako Errioxan. Deustuko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan prestakuntza juridikoa jaso nuen eta, duela bi urte, Eusko Jaurlaritzan egiten dut lan. Beti sentitu izan dut Zuzenbidearen munduarekiko jakin mina. Baditut bestelako zaletasunak ere, esaterako, literatura, poesia, hizkuntzak eta kulturak, pluralean. Estimu handiz gordetzen ditut Martí i Pol, Montserrat Abelló , Artze, Lete edo Gil de Biedmaren olerki liburu zaharrak apalategian.

Zorionekoa naiz maite dudan jendea beti inguruan dudalako eta edozein unetan edozertarako prest ditudalako. Ni ere ahalegintzen naiz beraientzat beti prest egoten.

Konbentzimendu abertzaleak eta Herriarekiko konpromisoak bultzatu ninduten Euzko Alderdi Jeltzalearen zerrendako kide izateko proposamenari baiezkoa ematera. Atsegina da, norberaren gari alea jartzean, zerbitzu publikoari ekarpena egitea. Euskadi moderno batean sinesten dut, mundura irekia, askea eta autokonplazentzian eroriko ez dena. Urkullu lehendakariaren proiektuak konfiantza osoa ematen dit.

Plano politikoan, Agirre Lehendakariaren eta Carrasco i Formigueraren pentsamendua aldarrikatzen dut. Iruditzen zait Agirreren erbestean eta Carrascoren heriotzan zentratu garela eta bigarren maila batean geratu dela beraien obra. Bidegabea deritzot.

Euskadik epe luzerako proiektua behar du, oraina ahaztu eta autokonplazentzian erori gabe