EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Aitor Basterretxea

EAJ-PNVren izenean Eusko Legebiltzarrerako hautagaia izatea ohore bat da; baina, batez ere, erantzukizun handia da. Eskarmentua eta ezagutza handiak dituzten emakume eta gizonen taldeko kide izateko pribilejioa daukat, eta gizartearen aurrean daukadan ikuspegi kritikoa eta gaur egungo gaiei buruz hausnartzeko dudan gaitasuna eskaini nahi dizkiet, hauen artean kilima aldaketaz eta feminismoaz.

Aitor Basterretxea

Gainera, Iñigo Urkulluren gidaritzapean egin ahal izatea, are aberasgarriagoa da; ez da iritzi bat, errealitateak dira, esan dudan hau behin eta berriz erakutsi dutenak. Urkullu Lehendakariak gobernuan daramatzan urte hauetan Euskadik hobera egin du; ez da zortea izan, ezta kasualitatea ere; prestakuntza, esperientzia, lan gogorra, seriotasun eta zorroztasunaren emaitza izan da. Halaber, Euskadi hobetu izanak eta seriotasun eta zorroztasun horrek lagundu digute Covid-19aren pandemiak eragin duen osasun, gizarte eta ekonomia mailako krisiari egoera hobe batekin erantzuten.

Ondarroakoa naiz, 27 urte ditut eta Filosofiako azken ikasturtea egiten ari naiz. Arlo hori, pentsamenduarena, biziki gustatzen zait eta uste dut hortik datorkidala politika munduarekin lotzen nauen pasioa. Politika da etxean pasio handiz bizi izan dugun zerbait. Guk ez genuen politikaz hitz egin behar, baina ideologia abertzaleak, aberriaren ideiak, dena hartzen zuen. Urteek aurrera joan ahala politikak gero eta gehiago erakarri ninduen. Batzokira hurbildu nintzen, sentimendu abertzalera eta politikari buruzko hitzaldietara, eta nire herriaren alde lan egiteko gogoa sortu zitzaidan. Benetan uste dut politikarekiko interesa berezko duela jeltzale izateak, ez dut uste norbait abertzalea izan daitekeenik eta aldi berean politikarekiko interesik ez izatea, batez ere bizi dugun testuinguru historikoagatik.

Gaur egun, eta iazko udal hauteskundeen ondoren, Ondarroako Udaleko zinegotzia naiz. Udal politika da hurbilena, hartzen diren erabakiak hiritarrengan zuzenean eragiten duena. Ondarroa bezalako herri batean denok ezagutzen dugu elkar eta oso agerian dago hori. Esperientzia erraldoi eta intentsua izaten ari da!

Geratzen zaidan denbora librea lagunekin ematen dut; gure herrian paseoan edo ‘mendibuelta’ bat emanez.

EAJ-PNV da hamarkada berriak ekarriko dituen erronka eta desafioei aurre egiteko gaitasuna duen alderdi bakarra