EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Aitor Aldasoro

Aitor Aldasoro Iturbe naiz eta 1967ko urriaren 13an jaio nintzen Beasainen. Ingeniari Tekniko Industriala naiz ikasketaz eta EITBko langilea naiz. Oronan eta Sapan ere lan egin dut. Ezkonduta nago eta hiru seme ditut.

Aitor Aldasoro

Ibilbide politikoa Euskara zinegotzi bezala hasi nuen 2003an. Ondoren, 2007an hirigintzako zinegotzia izan nintzen eta, aldi berean, lehenengo alkate-orde. 2011tik EAJ-PNVren udal taldearen bozeramailea naiz eta bost urte daramazkit Beasaingo Udaleko Alkatetzan.

Gaztetatik hasi nintzen herriko hainbat elkartetan lan egiten – eta jarraitzen dut– hain zuzen ere, hainbat kultur eta kirol jardueratan laguntzen.

Gure izaera eta ongizatea mantentzeko bermerik sendoena, EAJ da.