EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Ainhoa Santisteban

1973an jaio nintzen eta Trapagaranen bizi izan naiz eta bizi naiz. Ni jaio nintzen hirurogeita hamargarren hamarkada hartan dena hasi zen aldatzen. Francoren diktadura markatu zuten obskurantismo eta beldurretik igaro ginen aldarrikapenak egiten hastera eta itxaropen apur bat izatera. Urte haietan ohartu nintzen politika izan zitekeela bat egiteko baliabiderik onena.

Ainhoa Santisteban

Zuzenbidean lizentziatu nintzen EHU-UPVn eta Musikako oinarrizko titulua ere badaukat, pianoko espezialitatearekin. Hainbat urtetan familiaren enpresan administrari lanetan aritu nintzen eta 2007an politikagintzan sartu nintzen. Urte berean bihurtu nintzen Trapagarango zinegotzi. Bi legealditan, gobernu taldean, zerbitzu publikoari ekin izan diot. Bozeramaile eta alkateorde izan naiz eta neure ardurapean izan ditut Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak, alde batetik, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena, bestetik. Hiritarren Parte hartze gaietarako eta prentsarekiko harremanetarako arduraduna ere izan naiz.

Harro nago euskaldun izateaz, herri honetako kide izateaz. Sentimendu hori etxean ikasi nuen eta oraingo honetan ni neu naiz ondorengoei transmititzen ari naizena. Hainbat urtetan parte hartu nuen Trapagarango gazte taldetan eta Aramendi Eskaut Taldean, azken honetan begirale eta koordinatzaile gisa. Trapagarango futbol taldeko kidea naiz eta Udalean egindako lanari esker hurbiletik izan dut herriko erakundeek egiten duten lan eskerga ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko aukera.

Oraingo honetan beste aukera bat planteatu zait eta EAJ-PNVren legebiltzar taldeari eskainiko dizkiot 12 urteotan Trapagarango Udalean jaso dudan esperientzia eta lan egiteko gaitasun osoa. Niretzat ohore bat da Iñigo Urkulluk zuzentzen duen lantaldeko kidea izatea. Politikari serio,zorrotz eta zintzoa da eta planteatu zaizkion egoera latzei zorroztasun eta seriotasun osoz aurre egiten dakiela erakutsi du.

Gehien gustatzen zaidana da San Mamés futbol zelaira joatea Athletic-en partidak ikustera,ez dut partida bakar bat ere galtzen. Estropadak ikustea ere oso gogoko dut. Senarraren familiako guztiak izan dira Zierbenako arraunlariak. Etxean ohitura horren jarraitzaileak dira orain Gorka semea eta Izaro alaba. Geratzen zaidan denbora familiari eta lagunei eskaintzen diet. Ez dago plan hoberik!!

Iñigo Urkulluren zuzendaritzapean, talde hau prest dago Euskadik aurrera egiten jarrai dezan