EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Ainara Zelaia

1974an jaio nintzen, Mungialdeko nekazal giroko herri zoragarri batean, Fruizen. Gurean abertzaleak izan gara betidanik, eta txikitatik entzun dut etxean politikaz eta gizarte demokratiko batean bizitzeak daukan garrantziaz. Familiarengandik jaso nituen baloreak dira errespetua eta zintzotasuna, jardunbide zuzenaren sinonimo diren aldetik.

Ainara Zelaia

Zuzenbidean lizentziatua naiz eta Hirigintza masterra daukat. Oso zorionekoa naiz neure lana maite dudalako. 2014tik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomiko Saileko kidea naiz eta garapen ekonomikorako estrategia berriak diseinatzeaz eta abian jartzeaz arduratzen naiz. Horrek esan nahi du Bizkaian berrikuntza sistema bat sustatzea, globalki konektatua eta Bilboko ekintzailetza zentro nagusiaren garapenean eta Biscay Start Up Bay ekimenean funtsezko eginkizuna izango duena.Ekitaldiak erakartzeko lanean ere jardun dut, turismoa baliatuz Bizkaia mundu mailan kokatzeko eta MTV EMA Sariak edo Munduko 50 Jatetxe Onenak saritzeko ospakizuna Bilbora erakartzeko ekimenean parte hartuz. 2011tik 2019ko ekainera arte Aldundiko lana Fruizko alkatetzarekin uztartu nuen. Alkate izan baino lehen zinegotzi izan nintzen. Beraz, argudioak baditut esateko nor bere herriko alkate izatea ohore handi bat dela, bai eta eskolarik onena ere.

Eusko Legebiltzarrerako hautagaitza onartu dut ilusio handiarekin eta erantzukizun osoz, euskal gizartearen onurarako neurriak hartzeko prozesuan parte hartzeko erronkari ekiteko, ekonomia sustatzeko formula berriak sortzeko eta Euskadi gero eta lehiakorragoa izan dadin, gizarte oparo eta kohesionatua eratzen laguntzera begira. Abokatu gisa daukadan esperientzia bideratuta dago ekonomiaren sustapenerako formula berriak sortzera eta nazioarteko sareak eratzera.

Bi neskatoren ama naiz eta beraiekin partekatu ohi dut gehien gozatzen dudan plazerra, paseoan irtetea, Fruizen oso gozagarria den gauza bat. Irakurzalea ere banaiz, gustuko ditut bereziki nobela beltza eta saiakerak; eta, musikan, rock klasikoa.

Euskadi gero eta lehiakorrago egiten laguntzea, gizarte aurreratuagoa eta kohesionatua eraikitzea, ilusioa eragiten didaten erronkak dira