KANPAINAREN ITXIERA

HAUTESKUNDE OROKORRAK 2019 - A10

Kanpaina hasi genuen traineru batean, gaur eskatzen dizuet azken txanpa honetan bogan jarraitzea

Euzko Alderdi Jeltzalea gara eta ez gara kikilduko, ez dugu norabidea aldatuko

Behin eta berriz mehatxatzen dute garena eta daukaguna, gure eskuduntzak murrizten dituzte

Espainiako politikariek ez dakitelako edo ez dutelako ultraeskuindarrak beren lekuan jarri nahi

Nortzuk eta fatxak zer eta 125 urteko ibilbide demokratikoa egin duen alderdi politiko bat ilegalizatzea proposatzen!

PP eta Ciudadanos ere demokraziaren mugatik dabiltza

Aurrez aurre izango gaituzte, ez gaituzte kikilduko eta ezin izango dute gurekin

Nortasuna eta historia duelako, kultura eta izaera berezia dituelako, sentimendu eta borondate bat dagoelako, Euskadi Nazio da

EAJ bozkatzen duenak badaki bere botoa nora joango den eta nora joango ez den. EAJ bozkatzen duenak argi baino argiago dauka bere botoa probetxugarria izango dela Euskadirentzat

PARTEKATU