CANDIDATO AL PARLAMENTO VASCO POR GIPUZKOA

José Ramón Zubizarreta

Jose Ramon Zubizarreta Alegria naiz eta 1955ko irailaren 8an jaio nintzen Gasteizen nahiz eta bizi osoa Eskoriatzan egin dudan.

José Ramón Zubizarreta

Maisua naiz. Nere lan ibilbidea Almen ikastolan egin dut, gerora Arizmendi ikastola bilakatu zena.

Euskadiko Hezkuntz Kooperatiben Federazioko lehendakaria izan nintzen 8 urtez, 1990etik 1998ra. Ondoren Hezibide elkarteko prentsa eta komunikazio arduraduna izan nintzen hiru urtez.

2002 urtean Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria aukeratu ninduten.

Mendizalea naiz eta Eskoriatza Kirol Elkarteko mendi saileko arduraduna izan nintzen urteetan. Mendiari lotutako esparru guztiak ditut gustoko, horien artean argazkilaritza ere.

Felix Baltistan Fundazioko lehendakaria ere izana naiz. Bere sorrerako prozesu guztian parte hartu nuelarik. (2001-2006)

2015ean politikan konpromisoa hartu nuen eta geroztik Eskoriatzako alkatea naiz.

Seguiremos dando el impulso que Euskadi necesita.