CANDIDATA AL PARLAMENTO VASCO POR GIPUZKOA

Joana Ezkiaga

Joana Ezkiaga naiz, 30 urte ditut eta Tolosakoa naiz. Donostiako Deustoko Unibertsitatean Giza Zientziak ikasi nituen eta Giza Zientzietan Lizentziatua naiz, Komunikazioko espezialitatearekin. Ia sei urte eman ditut komunikazio enpresa batean lanean eta egun komunikazio esparruan dihardut lanean, nire herriko udaletxean, herrigintza ikuspegi estuago eta gertukoago batetik.

Joana Ezkiaga

Nire ibilbide profesionalak aukera eman dit herrigintza eta politika gertutik ezagutzeko, balioan jartzeko eta bereziki, herrigintza ulertzen eta maitatzen ikasteko.

Gure herriak aurrean dituen eta etorkizunean izango dituen erronken inguruan hausnartzeko jakinminak Herrigintzaren Berrikuntzari buruzko master bat egitera ere eraman nau. Eta jakinmin eta konpromiso horretatik eman diot baietza Eusko Alderdi Jeltzalearen Legelbitzarrerako Gipuzkoako zerrendetan joateko proposamenari.

Egungo egoerak utzi dituen eta utziko dituen ondorioei aurre egiteko konfiantza, segurtasuna, zintzotasuna, esperientzia eta kudeaketa eraginkorra behar ditugu une honetan, eta Iñigo Urkullu da paradigma berri honi zein etorkizunari aurre egiteko ziurtasuna.

Hain aldakorra den testuinguru honetan, konfiantza, segurtasuna eta lasaitasuna behar ditugu eta Iñigo Urkullu da paradigma berri honi zein etorkizunari aurre egiteko ziurtasuna.