Euskadin piztu litezkeen istiluez ohartarazi du Sagastizabalek: "Indarkeria argi eta garbi gaitzetsi behar da, datorren tokitik datorrela eta ñabardura partidistarik gabe"

Bizkaian Kongresurako aurkezten den hautagai jeltzale Idoia Sagastizabalek gaur defendatu duenez “antifaszismotik harago joan beharra dago”, hauteskundeak eta gero legegintzaldi bat iritsiko delako eta lan handia egin behar izango delako: “Helmuga ez da A29a, euskal agendan zentratuko gara”

Euskadin piztu litezkeen istiluez ohartarazi du Sagastizabalek: 30October
30 October |
Kongresua

COMPARTE

EAJ-PNVk  Bizkaian Kongresurako proposatzen duen zerrendaburu Idoia Sagastizabalek gaur bertan, ostegunarekin, larunbaterako  Bilbon deitu omen diren istiluen inguruan eragin den alertaz ohartarazi du, zeinaren motibazioak une honetan ikertzen ari baitira eta askotarikoak izan baitaitezke, aitortu duenez. Ildo honetatik esan du iragan asteleheneko irudiek “indarkeria onartezina” dakartela, “gizarte honetan berriz bizi nahi ez dugun iraganekoak direlako” eta "alderdi guztioi eskatzen digu gaitzespen irmoa egitea, gaitzespen erabatekoa, ñabardura partidistarik gabe”.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan nabarmendu du alderdi politikoek “irmo” hitz egin behar dutela: “indarkeria ezinbestean gaitzetsi behar da, datorren lekutik datorrela, onuraduna zein den kontuan izan gabe”, eta gogoratu du ez dela hala gertatu  EH Bildu astelehenean Bilbon gertatutakoa gaitzesteko adierazpen instituzionaletatik kanpo geratu delako: “Autoa erre dioten jendeari azaldu beharko diote, agian lan egiteko behar zuen jendeari, edo bizibide dituzten dendak arpilatu egin dizkieten langile autonomoei, edo, besterik gabe, beste bati laguntzen saiatzen ari zelako kolpatu duten jendeari".

Sagastizabalek gaurko elkarrizketan aitortu du Toledon gertatu den tren istripu larriak kanpainaurrea  eta alderdi guztien aurreikuspenak “bertan behera” utzi dituela,  eta adi egon beharko dela Oscar Puente ministroak datorren astean Kongresuan egingo duen agerraldiarekin eta Pedro Sanchezek berak "onartezintzat" jo duen zerbaiten erantzukizunak bere gain hartzeko moduarekin. Baina EAJk hauteskundeei nola aurre egingo dien galdetuta, Sagastizabalek argi adierazi du: " azaroaren 29a ez da helmuga"

Hala ziurtatu du talde jeltzalea ez dela egongo “inboluzio demokratikoan” edo Vox-en aldeko jarreran. “Berdin jokatu genuen 2023an”, baina "antifaxismoaren pankarta horretatik haratago joan behar da, guk geneetan daramaguna.  Euskadi defendatzea da da kontua, eta Madrilen  hala egiten jarraituko dugu". "Madrilen ez diogu inori alfonbra gorririk jarriko ", baina "lanean jarraitu behar dugu hurrengo egunean, azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an,  eta berdin datozen 4 urteetan legegintzaldiak irauten duen bitartean", eta hor egon behar dugu proposamenekin: "Guk agenda argi eta garbi daukagu, gure ibilbidea oso argia da, bagaje politiko bat dugu, euskal herritarrentzat oso ona eta ona dela uste dut, eta horretan guztian sakontzen jarraituko dugu".

Datozen egunetan Kongresuan bozkatuko diren etxebizitza-dekretuei dagokienez, Sagastizabalek defendatu du EAJ-PNVk "pertsona kalteberak, langileak eta jabe txikiak babestearen alde" egiten duela, horregatik botoa "etxebizitzaren funtzio sozial hori betetzen duen" dekretuaren aldekoa izango da, "jabe txikia babesten duena" eta "funts putreak neutralizatzen dituena", eta berretsi du EAJ-PNVk lortu duela "azken dekretuan, asko esaten duten baina gero ezertxo ere egin ez duten beste batzuen aurrean". Halaber, bigarren dekretuari ezetza eman dio, "barruan dagoena bakarrik defendatzen duelako, alokairu-kontratua duena, baina berriro sartu nahi duen jendeari atea ixten diolako", eta, gainera, "etxebizitzak merkatutik kentzea dakarrelako".

 

Te puede interesar