Aitor Esteban: “Euskadiko egonkortasuna eta funtzionamendu ona dira EAJ-PNVren gobernatzeko moduaren ondorio”

Padurako Alderdikide Egunean, Galdakaoko alkategai jeltzalea ondoan izan duela, EBBren buruak adierazi du EH BIlduk “isiltasunaren legea” darabilela gobernatzen duen udaletan eta Madrilen; udalerrietan ez baitu proiekturik, eta kritika bakar bat ere ez PSOEk egun bizi duen egoeraren inguruan; ildo beretik, hitz gogorrak esan ditu PPrentzat “irainaren eta kontraesanen errege”direla esanez

Aitor Esteban: “Euskadiko egonkortasuna eta funtzionamendu ona dira EAJ-PNVren gobernatzeko moduaren ondorio” 07June
07 June |
EBB

COMPARTE

“Euskadiko egonkortasuna eta funtzionamendu ona ez dira berez sortu. Herri hau gobernatzeko modu zehatz baten ondoorio dira. EAJ-PNVrena. Hau ez da kasualitatez gertatu. (...) Ziurgabetasun garai hauetan Euskadi ordezkatzeko, antolatzeko, babesteko eta aurrera eramateko indar zentrala gara. Kalera! Lanera! Ekin ta ekin! Aurrera jeltzaleok!”. Horixe izan da Euzkadi Buru Batzarraren buru AItor Estebanek gaur bertan, Galdakaon EAJ-PNVk egin duen Padurako Alderdikide Egunean zabaldu duen mezu nagusia.

Bertan bildutakoei hitz egiteko unean, EBBren presidenteak Arnaldo Otegiri erantzun nahi izan dio, atzoko ekitaldi batean luze eta zabal hitz egin baitzuen EAJ-PNVren inguruan. "Bitxia da segurtasunaz eta lasaitasunaz hitz egitean halako harrokeriaz egiten dutenek EAJ-PNVri horren denbora luzea dedikatzea. Urduri jartzen hasi al dira?”, galdetu du Estebanek “Agindu antifaxistaz hitz egiten dute, den-dena estaltzen omen duen mantraz; bien bitartean, guk enpleguaz hitz egiten dugu, industriaz eta ongizateaz. MItinetarako antifaxismo gutxiago eta Herrigintza gehiago. Beren udalak geldirik daude. Ez dute ezer egiten, ez dute ezer konpontzen, ez dute inolako proiekturen alde egiten. Isiltasunaren legea, horixe da euren agindua”, adierazi du. Ildo beretik nabarmendu duenez “Madrilen EH BIlduk isiltasunaren lege berbera darabil. Kritika bakar bat ere ez. Antza denez, kezkarik txikiena ere PSOEren inguruan gertatzen ari denaz.

Estebanek hitz batzuk izan ditu Partido Popularrarentzat, eta “irainaren eta kontraesanen errege” deitu ditu. PPtik EAJ-PNVren kontra egin diren irainak aipatu ondoren, Estebanek ondorengoa adierazi du “politikoki itsu egon behar da EAJ-PNVko hautesleak irainen bidez erakarriko dituztela sinesteko”. “Erantzukizuna hurkoari eskatzen diote eurak ultraeskuinekoekin dauden bitartean, eta euren printzipioak abalatzen ari direla, gainera”, deitoratu die EBBren buruak.

Galdakaon gaur egin den Alderdikide Egunean, eskualde horrek Arakaldo, ⁠Arrankudiaga,⁠ ⁠Arrigorriaga, ⁠Basauri,⁠ ⁠Etxebarri, ⁠Galdakao,⁠ ⁠Orozko,⁠ ⁠Ugao-Miraballes,⁠ ⁠Urduña,⁠ ⁠Usansolo, ⁠Zaratamo eta ⁠Zeberio udalerriak hartzen dituela, non AItor Estebanek bizitokia duen, EBBren presidenteak Galdakaoko alkategai jeltzale Javi Zorriqueta animatu du herritarren konfiantza lortzera eta udalerria gaurko paralisi egoeratik ateratzera.

Zorriquetak ere hartu du hitza eta bere aldetik aldarrikatu du proposamen errealistak eta bideragarriak aurkeztu behar direla, hiritargoari hurbiltasunetik landutakoak, eta adierazi duenez “EAJ-PNVn ez gara ezinezkoak saltzen dituzten horietakoak, errealitate bihurtu ahal diren proiektuak eskaintzekoak baizik”. Galdakaoko alkategaia kritiko agertu da gaurko udal gobernuaren kudeaketarekin eta gogora ekarri nahi izan duenez “EAJ-PNVk egin zituen gauza asko kritikatu egin zituzten eta aldatuko zituztea hitzeman zuten”. Ildo beretik galdetu duenez “zortzi urte geroago aldaketa hori zertan geratu ote da?”.

Te puede interesar