EBBren adierazpena Carlos Garaikoetxea Lehendakariaren heriotzaren ondoren

EBBren adierazpena Carlos Garaikoetxea Lehendakariaren heriotzaren ondoren 04May
04 May |
EBB
VER VÍDEO

COMPARTE

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak saminez eta atsekabe handiz hartu du Carlos Garaikoetxea lehendakariaren heriotza eta, jeltzale guztien izenean, bere senideei eta ingurukoei gure doluminik sentikorrena helarazi nahi diegu.

Carlos Garaikoetxearen irudia gure historiaren parte da. Euzkadi Buru Batzarreko buru izan zen 1977tik 1980ra. Urte horretan, diktaduraren osteko lehen Lehendakari hautatua izan zen, EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak irabazi zituenean, hain zuzen ere. Une erabakior batean, Gernikako Estatutua onartu ondoren, Eusko Jaurlaritza gidatu zuen; Jaurlaritza horrek gure erakundeen eta euskal autogobernuaren oinarriak jarri zituen, gaur egun ongizatearen sinonimo direnak. Gainera, giro politiko zailari aurre egin zion; ETAren terrorismoaren unerik ilunetan eta egoera ekonomiko eta industrial bortitza bizi zelarik.

EAJ-PNVk Carlos Garaikoetxeak Euzkadiren alde egindako lan nekaezina aitortu nahi du.

Agur eta ohore Garaikoetxea Lehendakaria!

Te puede interesar