Euskal Taldeak bultzatuta, belo integralaren erabilera aztertzeko azpibatzordea sortzea onetsi du Kongresuak

Talde jeltzaleak iragan otsailean proposatu zuen adituekin aztertzea emakumeen belo integralaren erabilera espazio publikoetan arautzea, lege bidez beste edozein erabaki hartzea aztertu aurretik

Euskal Taldeak bultzatuta, belo integralaren erabilera aztertzeko azpibatzordea sortzea onetsi du Kongresuak 30April
30 April |
Kongresua

COMPARTE

Diputatuen Kongresuko Konstituzio Batzordeak gaur bertan erabaki du espazio publikoetan aurpegia guztiz estaltzen duten jantzien erabilera, hauen artean emakumeen belo integralarena,  eta bere ondorioak aztertzeko azpibatzordea eratzea.

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak azaldu duenez Giza Eskubideen Europako Auzitegiak “landu beharreko esparrua” ezarrita dauka, eta gaineratu du EBko estatu kideetan ez dela eman jarrera bateraturik. Batzuetan ez dute horren garrantzitsu jotzen eta beste batzuetan bai, eta hauetako zeinbaitetan erregimen zigortzailea daukate egoera zehatz batzuetarako.

“Araua jarri aurretik, eztabaida behar dela uste dugu, Etxea eraikitzeko orduan teilatutik ez hasteko”, azaldu du Legardak, interesgarri jotzen baitu adituen “ideiak entzutea”, “garrantzitsua den eta landu behar ote den eta ,kasu horretan, zer intentsitaterekin” erabaki aurretik .

Te puede interesar