EAJ-PNVk ohartarazi du Ministerioaren epaitegien berrantolaketak atzerapenak dakartzala eta babesgabetasun gehiago eragiten diela biktimei, bereziki emakumearen aurkako indarkeria kasuetan

Igotz Lópezek Bolaños ministroari jakinarazi dio, 422/2025 Dekretua onartuta, euskal epaitegien arazoak "ez direla konpontzen, kontrakoa baizik", eta Barakaldon eta Gasteizen antzemandako distortsioak aipatu dizkio

EAJ-PNVk ohartarazi du Ministerioaren epaitegien berrantolaketak atzerapenak dakartzala eta babesgabetasun gehiago eragiten diela biktimei, bereziki emakumearen aurkako indarkeria kasuetan 21October
21 October |
Senatua
VER VÍDEO

COMPARTE

EAJ-PNVko Igotz Lopez senatariak Justizia ministroari ohartarazi dio epaitegiak berrantolatzen dituen 422/2025 Errege Dekretua onartzeak ez dituela Euskadiko arazoak konpontzen. "Duten lan-karga hartu ezinik jarraituko dute, gero eta handiagoa baita, eta horrek atzerapen larriak eta biktimen babesgabetasuna dakartza, bereziki emakumearen aurkako indarkeria-kasuetan".

Gaurko kontrol saioan, Lópezek sortutako egoeraren berri eman dio Felix Bolaños ministroari. Barakaldon, eskualdeko udal guztiek, talde politikoek eta epaileek aho batez eskatu zuten emakumearen aurkako indarkeriaren bigarren atal bat sortzea, baina horretarako 4. instrukzioko epaitegia emakumearen aurkako indarkeriaren atal bihurtu dute, eta Barakaldoko Barruti Judiziala utzi da Estatuko bakarra 3 instrukzio-atal baino ez dituena, eta guardiak 12 egunean behin. "Instrukzio-sekzioei % 33 handitzen zaie lan-karga arrunta, eta urtean %48 murrizten zaie hori kudeatzeko denbora", azaldu du Lópezek, eta gogorarazi du epaitegi horietan Bilboko Superportuko gaiak, Bizkaiko merkataritza-zentroen kontzentrazio handiena eta Gurutzetako Ospitalea, Euskadiko handiena, daudela eskumenean, "horrek emakumearen aurkako indarkeriaren ataleko gaietan duen eraginarekin".

Gasteizko kasuan, emakumearen aurkako indarkeriaren atal bakarrak kudeatzen du bere agenda propioa eta guardiakoa. "2,43ko pilaketa-tasarekin (2tik gora kritikotzat jotzen da) epaitegia saturatua badago, are gehiago sexu-indarkeriarekin lotutako bere eskumeneko kasuak zabaltzen ari diren honetan", adierazi du senatari jeltzaleak. "Orain ezin badute biktimen harrera, laguntza eta arreta behar bezalako baldintzetan zaindu, are gutxiago izango dute aurrerantzean; gehiago zailduko da frogak azkar lortzea; are gehiago areagotuko dira prozeduretan –penalak zein zibilak– betiereko atzerapenak, eta indarkeriaren biktima diren emakumeen babesgabetasun-egoera larriak emango dira. Atzerapenek biktimak gehiago biktimizatuko dituzte, justiziarekiko konfiantza murriztuko dute eta herritarren segurtasunik ezaren sentsazioa areagotuko dute ", azpimarratu du.

Te puede interesar