Unai Hualdek euskal lurraldeen arteko harremanetan sakontzea eta Foru Gobernurako aurrekontuen akordio lortu berria nabarmendu ditu

EAJ-PNV Nafarroak Ezohiko Herrialde Batzarra egin du gaur egoera politikoa afiliazioarekin aztertzeko

Unai Hualdek euskal lurraldeen arteko harremanetan sakontzea eta Foru Gobernurako aurrekontuen akordio lortu berria nabarmendu ditu 10October
10 October |
Nafarroa

COMPARTE

Unai Hualde Napar Buru Batzarreko (NBB) eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak uste du gaurkoa egun garrantzitsua dela euskal lurraldeen arteko harremanetan sakontzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroak Gasteizen sinatutako Lankidetza Protokolo Orokorraren bidez. Hualderen arabera, sinatutako protokoloa "beste urrats bat da 2016an Uxue Barkosen eta Iñigo Urkulluren gobernuek hasitako bidean, eta bigarren aldiz berretsi dute Pradales lehendakariak eta Chivite presidenteak interes komuneko 42 jarduera-eremutan". Hualderentzat "bi komunitateok partekatzen ditugun lotura historiko, kultural, linguistiko, ekonomiko, sozial eta era guztikoetan sakontzea da etorkizunean lantzen jarraitu behar dugun bidea".

Era berean, NBBko lehendakariak positibotzat jo du Foru Gobernuko egungo kideen artean lortutako akordioa, EAJ-PNV bertako parte delarik, eta gaur arratsaldean formalki Gobernu Kontseiluan Aurrekontuen Aurreproiektuarekin onartu dena. Hualderentzat, "akordio horretan, erresistentziak gaindituz eta asteak negoziatzen eman ondoren, euskarazko irakaskuntzan, lurralde kohesioan, industrian, osasunean edo klima aldaketaren itzuleran aurrera egitea lortu dugu". Hala adierazi du EAJ-PNV Nafarroak gaur egin duen Ezohiko Herrialde Batzarrean, militantziarekin batera egungo egoera politikoa aztertu delarik.

Napar Buru Batzarreko (NBB) presidenteak, gainera, Geroa Baik aurreproiektuari gehitu dizkion lau proposamen politikoak nabarmendu ditu, hala nola, datorren ikasturtean Faltzesen D eredua ezartzea, adinekoen egoitza eta eguneko zentroetan plazak hitzartzeko sistema eguneratzeko negoziazioa (Open House), PITNA garatzea eta hiriarteko garraioa hobetzea, eta despopulazioaren aurkako eta landa-garapenerako Legea bultzatzea.

D eredua Faltzesen sartzeari dagokionez, Hualdek aitortu du "akordio honekin Geroa Baik modu erabakigarrian lagundu duela Hezkuntza Departamentuak hizkuntza eredua baldintza berdinetan aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen zuten 21 familiaren eskaria bete ahal izan dezan". Ildo horretan, azpimarratu du bere alderdiak eta koalizioak "beti" bultzatuko dutela "euskarak aurrera egin dezan, Nafarroako hizkuntza propioa delako, gutxitua eta babes berezia behar duena".

Horri dagokionez, Hualdek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaia ere aipatu du, Merezimenduen Dekretuaren bi artikulu baliogabetzat jo baititu, euskararen balorazioa atzerriko beste hizkuntzen aurrean mugatzeagatik. "Onartu zenean ohartarazi genuen egoera kafkiarra zela, eta uste dugu baliagarria izan beharko litzatekeela PSNko Funtzio Publikoko Departamentuak egoera hori berriz aztertzeko, gure hizkuntza propioarekiko diskriminazio bidegabea delako", adierazi du.

NBBko presidenteak Nafarroan Acciona eta Servinabar enpresei obra publikoak esleitzeari buruzko Parlamentuko Ikerketa Batzordea ere izan du hizpide. Batzorde horren agerraldiak datorren astean hasiko dira, eta EAJ-PNVk bere lana zorroztasunez eta seriotasunez garatuko duela ziurtatu du.

Te puede interesar