Next Euskadi

Gure buruKIDEAK

2014/12/21

Joseba Egibar, GBBren presidenteari elkarrizketa

“EAJ-PNVren lehentasuna eredu sozio-ekonomiko eta estruktura politiko propioa lortzea da”

Joseba Egibar GBBko presidenteak ezinbesteko jotzen du "Gipuzkoan goitik beherako aldaketa eragitea". Herrialdeak aurrera egitea lortu du " Bilduren aldetik blokeoa eta inposaketa eragin den arren". " Gizartea kontrolatzeko beharra da ezker abertzalearen diseinu politikoaren oinarria" salatu du.

GBBko presidente eta EAJ-PNVren Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, estatus politiko berri baten aldeko apustua egin du. Eta Autogobernuaren Ponentzian hori aldarrikatuko duela aurreratu du, alegia, Euskadiren izaera nazionalaren eta bere erabakitzeko eskubidearen aitortza, eta eskubide hori nola gauzatu adostea. Bestalde, Gipuzkoak aldaketa sakona behar duela ohartarazi du. Izan ere, ezker abertzaleak kudeaketa txarra egin du; bere interesak gipuzkoarrenekin nahastu dituelako, eta gizartearen kontrolarekin itsututa  dagoelako. “Gizartea kontrolatzeko behar hori bere diseinu politikoan dago, hain zuzen ere, hegemonia lortzeko bere helburu horretan”, deitoratu du.

rss Ezagutzera eman

Nolako Gipuzkoa nahi du EAJ-PNVk? Zer aldatu behar da?

Aldaketa sakona behar du Gipuzkoak. Bildu ia lau urtez Aldundian eta Udal gehienetan egoteak blokeoa, atzerapena, samina eta inposizioa eragin ditu. Baina, nahiz eta Bildu egon, Gipuzkoa aurrera egiten ari da. Gipuzkoarren indarra Bilduren blokeoa eta inposizioa baino indartsuagoa da. Ezker abertzalea bere garapen politikoa eta gipuzkoarren beharrak nahasten ari da. Eta nahita egiten du, inposatu egin nahi duelako. Orain gutxi arte, ETAk indarkeria utzi arte, milaka familia irteerarik gabeko kalezuloetara eraman ditu ezker abertzaleak. Eta ezin dugu utzi ezker abertzalearen fantasia jarrera horrek Gipuzkoako gizartea ere irteerarik gabeko kalezulo batean uztea.

Zer proposatzen du EAJ-PNVk Gipuzkoak aurrera egiten jarrai dezan?

Hiru hamarkadetan erakunde gehienen ardura izan ondoren, EAJ-PNVk sinesgarritasuna eta gestio onaren bermea eskaintzen dizkio Gipuzkoari. Baina hori ez da nahikoa. Gaur egun, politikak berrikuntza behar du; erronkei ausardiaz erantzun, eta politikak arazoak konpondu eta egoerak aldatzeko daukan ahalmena baliatzea. Gure lehentasunen artean bakea eta bizikidetza daude; konpromiso etiko, demokratiko eta politikoa egonkortu eta edukiz betetzea. EAJ-PNVk giza eskubideekiko konpromiso etiko eta integrala erakutsi du beti: iraganean, orain eta etorkizunean. Hori dela eta, garrantzia izugarria dauka EAJ-PNVk bide politiko eta demokratikoen alde beti egin duen apustuak. Izan ere, kontua ez da estrategiekin asmatu den ala ez, baizik eta  biktima eta presoen giza eskubideen urraketek sortu dituzten ondorioak orain kudeatu behar direla.

Zein dira EAJ-PNV eta Bilduren kudeaketen arteko desberdintasun nabarmenenak?

ETAren indarkeria zegoen urteetan garatu du ezker abertzaleak bere proiektu politikoa. Eta indarkeriaren kulturaren eragina ezker abertzalearen politika egiteko moduetan nabaritzen da. Izan ere, inposiziorako joera handia dauka. Ondorioz, politika egiteko moduetan eta edukietan ikus daitezke ezker abertzalea eta gure artean dauden desberdintasunak. Inposiziotik eta totalitarismotik urrun gaude jeltzaleok, eta elkarrizketaren, lankidetzaren, gardentasunaren eta zintzotasunaren aldeko apustua egiten dugu.

Zein dira EAJren lehentasunak Gipuzkoarako?

Pertsonen ongizatea bermatuko duten gizarte politikak eta garapen ekonomikoaren aldeko konpromisoa daukagu. Gipuzkoako industriaren aldeko apustua egiten dugu, badakigulako lurraldearen bizkarrezkurra dela eta beharrezkoa dela erreskatatzea ezker abertzaleak erabat abandonatuta izan duelako azken hiru urteetan. Ezker abertzalearentzat industria etengabeko etekinen sinonimo da, aberastasun pertsonalaren sinonimo, eta, horregatik, zati handi bat mafia dela esaten du, Legebiltzarreko azken saioan entzun ahal izan genuen bezala. Guk arlo pribatu eta publikoaren arteko elkarlanaren alde egiten dugu, sistema eraginkorrena delako Gipuzkoako gizartearentzat. Ezker abertzaleak, aldiz, administrazioa puzten du, handi egin, eta sektore pribatuarekin harremanak zailtzen ditu, zenbait proiektu bideraezin egin arte. Ezker abertzaleak gizartea kontrolatu nahi du, eta, horretarako, gizartea indargabetzen du, gizartearen nerbioa hil. Gizartea kontrolatzeko behar hori bere diseinu politikoan dago, hain zuzen ere, hegemonia lortzeko bere helburu horretan.

Lehendakariak bere lehentasunen artean kokatu du estatus berria lortzea, eta azken Soziometroak independentziaren aldekoen gorakada erakutsi du. Zer proposatzen du EAJ-PNVk arlo honetan?

Espainiako lurralde eredua krisian dago. Eta PPk eta PSOEk ez dute erakutsi 1978. urtean 17 autonomien mapa eratu zutenean sortu zuten arazoa konpontzeko asmorik. Hiru hamarkadaren ostean, Catalunya, Galizia eta Euskadiko errealitate politikoak ezkutatu nahi dituzte, Herri hauen nazio izaera ez onartzeko.  Ez da ezer imajinatu, ezta asmatu behar ere. Existitzen dena errekonozitzea besterik ez da: estaturik gabeko nazioak. Hortik aurrera, Herrien arteko bizikidetza politikoa lortzeko, subjektu politiko berriak aitortu beharko dira, eta horien erabakitzeko eskubidea ere bai. Gure posizioa argia da: Euskal nazioa eta bere erabakitzeko eskubidea aitortu behar dira, bai eta eskubide hori gauzatzeko modua hitzartu ere.  Lehentasuna gure herriaren etorkizun politiko eta ekonomikoa  bermatzea da. Eta, horretarako, eredu sozio-ekonomiko eta egitura politiko propioa izan behar ditugu, alegia, geure izaera sozial, ekonomiko, kultural eta politikoa bermatuko dizkiguna, eta gizartea bateratuko duena. Subiranotasun ekonomiko eta politikoa txanpon baten bi aurpegiak dira.

Bake eta Bizikidetzarako Ponentzia motelduta dago. Eta horren errua ezker abertzalea eta alderdi konstituzionalistei egozten diezu. Zergatik?

Zoritxarrez, Bake eta Bizikidetzarako Ponentzia motelduta dago, eta gainerako alderdiek ez dute egoera konpontzeko ahaleginik egiten. Egoera blokeatzen ari dira. Alde batetik, ezker abertzalea beldurtuta dago iraganarekin, eta bestetik, alderdi konstituzionalistak eszeptikoak dira Ponentziarekin, ez dutelako aurreikusten nolakoa izango den haien etorkizun politikoa ETA desagertu ondoren. Ondorioa: batak eta besteak egoera blokeatzen ari dira.

Zer egin daiteke egoera hori gainditzeko?

Ezker abertzaleak iraganaren irakurketa kritikoa egin behar du behingoz. 35 urtetan urratu diren giza eskubideak identifikatu eta gizarteari argitu behar dio zein izan den bide demokratikoekin hain berandu bat egitearen arrazoia. Izan ere, ez da berdina indarkeriari uko egitea pentsatzeagatik modu horretan estrategia politikoki eraginkorragoa izango dela, edota indarkeriaren estrategia demokraziarekin bateraezina dela barneratzeagatik.  Alderdi konstituzionalistek, aldiz, ahalmena izan behar dute egungo egoerari aurre hartu eta bake eta bizikidetzaren alde lan egiten hasteko. Legebiltzarra izan beharko litzateke bakegintza lortzeko motor garrantzitsuenetarikoa, baina ez da hala oposizioko taldeek egiten duten blokeoarengatik. Zorionez, Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana eta beste hamaika ekimen garatzen jarraitzen du Jonan Fernandez eta bere taldearen eskutik.

Profila

Joseba Egibar

Presidente del Gipuzko Buru Batzar de EAJ-PNV

1959ko azaroaren 23an  jaio zen Andoaingo Sorabilla auzoko Azelain etxean, eta familia abertzale bateko bost anai-arrebetatik bigarrena da. Ixabelekin ezkonduta dago, eta seme-alabak ditu: Ixiar eta Xabier.

Santa Zezilia biharamunean jaio zelako edo, txikitatik musikarako zaletasuna izan du. Umetan, kantuan aritu zen elizan, ikastolan eta kalean. Baina, bereziki, esku soinuan izan da belarri onekoa eta trebea.

Garai haietako kiroletan, -futbola, pilota eta bizikleta-, asko ibilia da. Horietan guztietan atakerako baino, defentsarako hobea. Oraindik ere, bizikletan gogoz jarraitzen du.

Giza eskubideak eta herriminak bultzaturik, gaztetatik politikarako grina eta zaletasuna izan ditu, eta, oso gazterik, EGIn militatzen hasi zen. Politikagintzan, aldiz, defentsarako baino, atakerako prest azaldu izan da. Trantsizio garaian, herri asanblada iskanbilatsu haietan EGIko ordezkari izan zen, eta herrigintzako hainbat ekimenetan aitzindari: kanpaldietan, Euskal Herriko biran, arraun taldean, euskaltegian, irratian...

Gazte zela, Alderdi barruko ardurak hartu eta, geroztik, Euskadiko Askatasuna lortzeko itxaropenean, buru-belarri dabil politikagintzako lapikoak mugitzen. 25 urtetan landutako trebakuntzaren ondoren, politikagintzako baratzean hitz jario aberatsekoa da. Berak emandako lehen hitzaldi- mitina 19 urterekin izan zen, Gernikako Estatutuarentzat baietza eskatzeko, Xabier Arzalluzen altzoan, Azpeitian.

Udal Administrazioaren funtzionarioa da eszedentzian. Eusko Jaurlaritzako Lur Antolamendu eta Etxebizitza eta Kultura ordezkari izan zen Gipuzkoan, 1985etik 1989ra bitartean. Geroztik, hamaika laino beltz ikusi ditu, baina baita eguzki beroaren epela sentitu ere. Izan ere, hiru hamarkada daramatza Gipuzkoa, Euskadi eta Legebiltzarreko ardurak bere gain hartzen.

Zehazki, 1987. Urtean, Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari izendatu zuten. Segidako urteetan, zeregin horretarako hautatu zuten berriz, eta ardura horretan jardun zuen 2000. urtera arte. 2004. urteko maiatzean Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari izendatu zuten berriro.

Euzkadi Buru Batzarreko kide ere bada 1987tik hona, eta hemen ere bozeramaile izan zen 1987. urtetik 2004. urtera.

Eusko Legebiltzarkide ere bada 1990. urtetik, eta EAJ-PNVren bozeramaile da Gasteizko Ganbaran 1998tik hona.

  • Politika gizartea eraldatzeko gailu gisa
    2014/12/21

  • Gipuzkoarenaldeko apostu estrategikoak
    2014/12/21

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/10/16 22:40

Elkarrizketa. Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

2019/10/18 08:30

Elkarrizketa. Jokin Bildarratz

   Onda Vasca 

2019/10/19 10:30

EAJ-PNVk Kongresu eta Senaturako Gipuzkoatik proposatuko dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldia.

Aitor Esteban, Joseba Egibar, Maribel Vaquero 

   Nautikoa. Donostia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA