Lan legedia betearaztearen eremuan lan ikuskaritzak garrantzia handia dauka. Aurreko legealdietan, Jaurlaritzak behin eta berriro eskatu zuen eskumen honen transferentzia eta esku-aldatzea behin eta berriro ukatu arren, sakontzen jarraitu genuen lan legedia betearaztearen esparruan.
Azkenik, maiatzean, Euzko Alderdi Jeltzalearen Madrileko kongresuko talde eta Espainiako Gobernuak, adostu zuten laneko ikuskaritza transferitzea. Orain arte Osalanen bitartez, lan ikuskaritzan transferentzia ezak eragindako gabezia betetzen saiatu izan da Jaurlaritza. Izan ere, autonomia erkidegoan, zenbait ahalmen genituen baina Lan ikuskaritzari buruzkoak Estatuak zituen nagusiki.
Duela sei urte ordea, Estatuak Lan ikuskaritzako eredua aldatzea erabaki zuen. Eta adibidez, laneko arriskuen prebentziorako arautu zuen autonomia erkidegoetako teknikari gaituen figura. Hain zuzen ere, erkidegoen lankidetza zuelako bere eginkizuna betetzeko.
Guretzako albiste ona izan da. Hainbeste urte zain egon behar izan bagara ere, aurrera pausoa da gure autogobernua sakontzeko. Are gehiago lotzen badugu urtebete lehenago erdietsitako enplegu politika aktiboen transferentziarekin.
Ondorioz, gizarte eta lan arloan bi eskumen garrantzitsu lortu dira azkenaldian. Hala ere egia da, besteak beste, gizarte segurantzaren eta atzerritartasunaren gaineko eskumenak falta direla. Estatuko Administrazioa beraz, lan lege bidearen arloko ikuskaritza lanak egiten jarraituko du Euskal
Autonomia Erkidegoan.
Bi administrazioen arteko elkarlana da antolatu beharko da nolabait. Hartara, sinatutako akordioak erakundeen arteko lankidetzarako hitzarmenaren beharra ezartzen zuen, gutxieneko puntu batzuekin batera eta horien artean, lankidetzarako mekanismoa ezartzearena.
Batzordean, ekainean egindako agerraldian, Zabaleta sailburuak esan zuen izenpetutako akordioaren arabera, bi administrazioen arteko lankidetzarako formulak izan behar zuela edo partzuergoa edo horren antzeko mekanismoa. Gainera, lankidetzarako eduki minimo batzuk ezartzen zituen. Zeintzuk zehaztuko bai ziren bigarren akordio osagarrian.
Beraz, jakin nahi dugu bigarren akordio zahar horrek zertan datzan, zein den bere edukia eta ba ahal dagoen eskuratzerik. Halaber, Batzordeko agerraldi horretan bertan, albo batera utzi zuen partzuergoaren formula hasiera puntu moduan. Antza, Kataluniako esperientziak erakutsi zizuen kudeaketa arazoak sortzen zituela. Arrazoi horregatik, esan zuen nahiago zuela hitzarmenaren formula arinagoa.
Oso garrantzitsua da guretzako ikuskaritza edo ondo egituratzea eta ondo antolatzea eta ez errepikatzea beste esperientzia batzuetako hutsegite berdinak.
Kataluniako kasuan, Kataluniako Administrazioak erakunde bat sortu zuen, lan ikuskaritzarako partzuergo bat. Hemen, ez omen dago asmo hori.
Guk egiturarik eraginkorrena nahi dugu, elkarlanean ondoen funtzionatuko duen egitura. Jakin nahi dugu ea noizko zehaztuko den, ezagutu nahi dugu nola funtzionatuko duen, nola antolatuko den Jaurlaritza barruan eskualdaketa hori.
Izan ere, Zabaletak esan zigunaren arabera, lan ikuskaritzako euskal kontseilua sortuko da, azpian zuzendaritza eta horren menpe ere bai Estatuak bai Jaurlaritzak transferitutako ikuskatze eta ikuskari ordeak, menpekotasun funtzional eta organikodunak.
Hortaz jakin nahi dugu ere bai, ea hori nola uztartuko duen Osalanen egiturarekin eta bere menpe dauden teknikari gaituekin. Zabaletak zioen: "No hemos dejado de trabajar en la fórmula del convenio y tenemos los mínimos pactados ya en el anexo a la transferencia. Entre septiembre y octubre tendremos ultimada esta cuestión y someteremos a la consideración de ustedes. Mi compromiso es que la fórmula del convenio se pueda debatir y poner a su disposición para propuestas, antes de cerrar la firma".
Hori eskatu nahi dugu. Bost aste besterik falta ez direnean indarrean sartzeko, lankidetzarako formula horrek zertan dantzan zehatz jakin ahal izatea.
Kerman Orbegozo Uribe
2014/05/06 22:00
POR LA FUERZA DE LA RAZÓN2014/03/10 09:00
A MAYOR AUTOGOBIERNO, MAYOR PROTECCIÓN DEL DERECHO A LA SALUD